Sinopsis de HIROTA JAUNAREN LORATEGIKO TELEFONO KABINA
Tsunamiak Makioren herria suntsitu zuenean, Makiok aita galdu zuen. Zoritxarrez, ez berak bakarrik. Denek galdu zuten norbait olatu handia etorri zen egunean. Atsekabeak herritarrak isilarazi zituen, eta Makiok gero eta amorru handiagoa zion itsasoari. Baina, egun batean, Makioren bizilagun Hirota jaunak proiektu misteriotsu bati ekin zion, herritarrei sendatzen laguntzeko. Nola? Hirota jaunak telefono kabina bat eraiki zuen muino batean, eta, hari esker, Makiok eta beste herritarrek berriro gertu sentitu zituzten maite zituztenak. Telefonoa deskonektatuta bazegoen ere, haizeak garraiatzen zituen hitzak. Egiazko istorio bat du oinarrian Hirota jaunaren lorategiko telefono kabinak, eta atsekabeari eta sendatzeari buruzko istorio zintzo eta hunkigarria da.
Ficha técnica
Ilustrador: Rachel Wada
Editorial: A Fin de Cuentos
ISBN: 9788412091472
Idioma: Euskera
Número de páginas: 32
Encuadernación: Tapa dura
Fecha de lanzamiento: 26/02/2021
Año de edición: 2021
Alto: 20.0 cm
Ancho: 28.0 cm
Especificaciones del producto
Opiniones sobre HIROTA JAUNAREN LORATEGIKO TELEFONO KABINA
¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!