Udako oporrak dira, eta afrikar askoren auto eta furgoneta pila Iparretik Hegora doa. Furgoneta horietako bat gasolindegian geratu da depositua betetzeko. Baina furgonetakoak joan direnean, neskatila bat utzi dute: ahantzirik Gero, auto bat gelditu da, eta autokoak abiatu direnean, katu bat utzi dute: abandonaturik Eta gasolindegiko gizonak ez daki zer egin neskatila ahantziarekin eta katu abandonatuarekin! Eta zuk, zer egingo zenuke zuk? Agian, Goloka konpainiakoek bezala, ipuinean oinarritutako txotxongilo edo antzezlan bat prestatu?
Ficha técnica
Ilustrador: Jokin Mitxelena
Editorial: Pamiela
ISBN: 9788476817537
Idioma: Euskera
Número de páginas: 64
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 23/11/2012
Año de edición: 2012
Plaza de edición: Pamplona/iruñea
Número: 16
Alto: 21.5 cm
Ancho: 15.0 cm
Especificaciones del producto
Escrito por Patxi Zubizarreta
(Ordizia, 1964). Literatura arabiarraren zalea, mundu hori ardatz harturik, idazle gisara Eztia eta ozpina eta Atlas sentimentala nobelak idatzi ditu, eta Mila gau eta bat gehiago antologia paratu du; itzultzaile gisara, Ali Baba, Aladin eta Sinbad marinela euskaratuak ditu, eta baita ere Nagib Mahfuz-en Mila eta bat gauen gauak eta Mirarien kalezuloa, edota Abdela Taia-ren Salbazioko armada.