Sinopsis de EKAITZAREN ZIPRIZTINAK (TENE MUJIKA SARIA 2016)
Krisia esan zaion horren errepasoa egiten du kronika-liburu honek. Ez ditu zergatiak
bilatzen, ez irtenbideak proposatzen: gizartean utzitako ondorioetan zentratzen da, gogorrago ala leunago guztiok harrapatu baikaitu zaparradak. Hogei hitz aukeratu ditu egileak, alfabetoaren arabera A-tik Z-ra ordenatuta, beste horrenbeste gai jorratzeko: atzerrira joandakoak; berdintasunean krisiak nola eragin duen; dibertsitate falta edo zenbait kolektibok lan merkatuan sartzeko dituzten zailtasunak; ekintzailetza; finantzei lotutako engainuak; gazteen arazoak; hartzekodunen konkurtsoak eta enplegua erregulatzeko espedienteak; ikerketa eta garapenaren egoera; janari bankuak; kontsumoa; lanuzteak; mobbing-a; nekazaritzaren etorkizuna; osasun arazoak; prekarietatea; Stop Kaleratzeak elkartea; teknologia aurrerapenek ekar dezaketena; unibertsitatea; xenofobia jarrerak; zahartzaroa eta pentsioak.Gai horietako bakoitzean, protagonista batek lehen pertsonan eskaintzen du bere lekukotasuna, eta ondoren kazetariaren erreportaje landua dator. Proiektu honi esker historia hurbila ikertzeko Tene Mujika saria irabazi zuen Miren Garate kazetari azpeitiarrak.
Ficha técnica
Editorial: Elkarlanean - Elkarargitaletxea
ISBN: 9788490277010
Idioma: Euskera
Número de páginas: 224
Encuadernación: Tapa dura
Fecha de lanzamiento: 15/02/2017
Año de edición: 2017
Plaza de edición: Donostia-san Sebastian
Número: 23
Alto: 21.0 cm
Ancho: 16.0 cm
Grueso: 2.5 cm
Peso: 470.0 gr
Especificaciones del producto
Opiniones sobre EKAITZAREN ZIPRIZTINAK (TENE MUJIKA SARIA 2016)
¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!