Pazientzia izatea, diziplina baloratzea eta helduen aholkuak aintzat hartzea. Irabazten eta galtzen jakitea, talde batean integratzea, adiskidetasuna praktikatzea. Entzuten jakitea eta isiltasunaz gozatzea, erronkei aurre egitea beldurra galtzeko, zuhurra eta ekina izatea. Inguratzen gaituzten gauza eta momentuen edertasunaz jabetzea… Album ilustratu baten forman, «Esker mila!» albumak mezu bat bidali nahi die bizitzan zehar ezagutzen ditugun pertsonei, gure izaera osatzen eta gizartean zuzen jokatzen laguntzen diguten guztiei: familia, lagunak, auzoa, eskola…
Lehen pertsonan kontatua, eguneroko bizitzako egoerak deskribatzen dituzten esaldi laburren bidez, bizipen propioekin edo gertuko esperientziekin identifikaturik sentituko da irakurlea. Ilustrazioek, baikortasuna adierazten duten trazu solte eta kolore argitsuen bidez, landan eta hirian gertatzen diren eszena etxekoiak erakusten dituzte, jende mota askorekiko hartu-emanak, jolaserako eta ondo pasatzeko guneak. Haurtzaroa gainditu eta bizitza osoan iraungo duen ikasketa.
Nacida en 1974 en Lisboa, Portugal. Ha escrito más de 40 títulos, con los que ha recibido numerosos premios y menciones: el Catálogo White Ravens, el premio Andersen, el Banco del Libro, la Sociedade Portuguesa de Autores, el premio Gustav-Heinemann Friedenspreis, y ha sido nominada al premio ALMA - Astrid Lindgren Memorial. Junto con Madalena Matoso y Bernardo P. Carvalho, fundó Planeta Tangerina, un estudio de comunicación y contenido para niños y una editorial especializada en libros ilustrados.