Kantagintzaren inguruko gogoetak irakurriko dituzu liburu honetan, baina ez edozelako kantu mota aintzat hartuta. Idazleek idatzitako letrekin sortutako kantuak, literaturak eta musikak eskuz esku sortutako piezak, horiek soilik izango dira liburu honetan aintzat hartuko direnak.
Zein harreman du kantatzen dugunak gure izaerarekin? Zenbateko eragina du entzuten dugunak gure diskurtsoan? Zeintzuk dira gure erreferenteak? Zergatik irauten dute kantu batzuek gure gogoan betiko iltzaturik? Gure euskaltasunean zenbat zor diogu literaturaren eta musikaren lankidetzatik sortutako kantagintzari? Zergatik ez dugu kantatu emakumeek idatzitakorik? Inork kantatu ote dio bere hizkuntzari euskaldunok baino gehiago? Eta bihar, zeri kantatuko diogu?
Galdera horiei erantzun guran harilkatutako gogoetek hasi eta buka zeharkatzen dute liburu hau. Iraganetik gaur egunera, iraganetik etorkizunera begiratuta, garapen bat iradokiz, aldaketen gakoei buruzko hausnarketak mahaigaineratuz.
Ficha técnica
Editorial: Susa
ISBN: 9788417051167
Idioma: Euskera
Número de páginas: 184
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 06/11/2018
Año de edición: 2018
Plaza de edición: Es
Especificaciones del producto
Opiniones sobre HITZEN AHAIREA
¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!