leer_primeras_paginas Leer primeras páginas

📗 Libro en euskera Hondoaz galde. Biderako sintesiak I

JON SARASUA y MIKEL ARTOLA

Elkar- 9788413605623

Filosofía Historia de la filosofía

Sinopsis de Hondoaz galde. Biderako sintesiak I

Zein dira gizakiak, nonahi eta noiznahi, bere buruari egiten dizkion galdera sakonenak? Zergatik dute gizon-emakumeek barrura eta kanpora begira jartzen dituen harago-min bat? Zertarako gaude? Zenbateraino hauteman dezakegu errealitatea? Errealitate iheskor honek badu hondo, iturri, taupada, asmo edo norabiderik?Galde-erantzunen bidez ari dira solasean liburuaren egileak. Egungo gizartean solasgai publikotik bazterturik dauden kontuez dihardute, errealitatearen hondoaz edo iturriaz, espiritualitateaz eta zientziaz, hainbat kontinentetako tradizio espiritualen emari zabalaz, egungo munduaren baldintza berriez… Zaila da arrazoiak atzeman ezin dezakeenaz gogoeta logikoak harilkatzea, eta hala ere asmo eder horri heldu diote egileek, adimenez bezainbat sentimenez, jakintza zabalaren tresneriaz eta urtetako gogoetaren esperientziaz. Liburu honetan agertzen dena elkarrizketa-sorta zabalago baten lehen alea da, zeinak ororen muineko galderaz baitihardu, sakontasuna eta arintasuna uztartzen dituen formatu batean, gairik jasoenak xume egin nahirik, urrunak hurbil, abstraktuak atsegin. Egungo espiritualtasun likidoa, erlijioen izaera eta geruzak, emari filosofikoak eta muin esanezinak, modernitateko kritika-ildoak… Asko dira liburuan zehar landuriko arloak, polemikei eta arazoei iskin egin gabe. Aro guztietan mugatu nahi izan da zertaz hitz egin daitekeen eta zertaz ez, eta hitz egin daitekeen horretaz ere ez dira gutxi zer pentsatu behar genukeen ezarri nahi diguten ahotsak. Horien ondoan, liburu honek, ausart bezain zintzo, mintzagaien irekiera bat proposatzen digu, ondoren norberak bere baitan edo komunitatean gogoeta egin dezan, askatasunez.

Ficha técnica


Editorial: Elkar

ISBN: 9788413605623

Idioma: Euskera

Número de páginas: 240

Tiempo de lectura:
5h 40m

Encuadernación: Tapa blanda

Fecha de lanzamiento: 07/04/2026

Año de edición: 2026

Plaza de edición: Es
Colección:
Eztabaida
Número: 53
Alto: 21.0 cm
Ancho: 14.0 cm
Peso: 240.0 gr

Especificaciones del producto



Opiniones sobre Hondoaz galde. Biderako sintesiak I


¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!

Los libros más vendidos esta semana