Kafka Bilbon, izan, bilduma honetan dagoen narrazioetako bat da, baina bada beste zerbait ere, bilduma osoaren giltza, alegia; idazle txekiarraren presentzia liburu honetan ez baita narrazio bakar horretara errenditzen: Kastiguan zehar barreiatzen da, eta Eta besteko mikronarrazioak ere harrapatzen ditu. Presente dago haren espiritua Dama beltza kontakizuneko Don Beldurren erresuman, edo Gabriel Aresti Eibarren ipuineko ironia puntuan; ez dago aparte Indarkeriaren gainean eta Handia naizenean izena daramaten kontakizunetatik eta horietan ageri den izu eta damutik, duda eta etsipen loriatsutik. Kafka Bilbon liburu hau iradokizunez betea ageri da, behin errealitatea eta fikzioaren arteko muga hautsi, eta izan zena eta izanzitekeena bereizteari uko eginez gero.
Ficha técnica
Editorial: Alberdania
ISBN: 9788495589484
Idioma: Euskera
Número de páginas: 152
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 28/10/2002
Año de edición: 2002
Plaza de edición: Es
Número: 36
Alto: 19.0 cm
Ancho: 12.0 cm
Especificaciones del producto
Escrito por Pedro Alberdi
Pedro (Peru) Alberdi (Eibar, Gipuzkoa, 1957 - ) euskal idazle eta irakaslea Bilboko Bilbo Zaharra euskaltegian. Eibarren jaio zen baina 17 urterekin Bilbora joan zen Ingenieritza ikastera. Ingenieritza ikasketak utzi zituen, euskarazko filologia ikasteko Deustuko unibertsitatean. 19 urterekin euskaltegian eskolak ematen hasi zen. Bere liburuak beti fikzio eta errealitatearen mugan kokatzen dira. 2007. urtean Unamuno saria irabazi egin zuen "Carlos esaten zioten gizona" eleberriarekin.