LAN ZUZENBIDEA

Editorial Dykinson, S.L. - 9788410705845

Derecho civil

Sinopsis de LAN ZUZENBIDEA

Lan-zuzenbidea» Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparrura egokitutako eskuliburua da. Hortaz, kontuan hartu da lan-zuzenbidearen gaitasun bereziak garatzeko behar den denbora. Zortzi gai jorratu dira, denak ere labur, zuzen eta erraz antolatuta, lan-zuzenbidearen oinarrizko erakundeak azkar ikasteko moduan. Gainera, azalpenak osatu dira informazio gehigarriarekin eta eguneratutako arautegi eta jurisprudentziarekin. Egin-eginean ere, horiek guztiak kontuan hartzea ezinbestekoa da eduki teorikoak praktikan jartzeko. Era berean, azalpenekin batera, edozenbat adibide jarri dira, eta kasuan kasuko gaietan sakondu ahal izateko zenbait web-orrialderen berri eman da. Aztertu diren gaien artean daude lan-zuzenbidearen nondik norakoak, iturrien sistema, lan-kontratua, lan-kontratuaren modalitateak, lan-kontratuko subjektuen eskubide eta betebeharrak, lan-denbora eta atsedenaldiak, lan-kontratuak izan ditzakeen gorabeherak eta lan-harreman kolektiboak. Gainera, gai bakoitza praktiken atalarekin bukatzen da. Horrek ikasi beharrekoa behar bezala berrikustea ahalbidetzen du, hala banakako ikasketaren bidez, nola gelan gauzatutako partaidetza aktiboko saioen bidez. Bestalde, kontuan hartu dira jurisprudentzia berria eta azken aldian egin diren lege- -aldarazpenak, eta, batik bat, apirilaren 30eko 438/2024 Errege Dekretua, otsailaren 28ko 3/2023 Legeak, Enpleguari buruzkoak, ezarritako Enpleguaren Sistema Nazionalaren Zerbitzuen Zorro Erkidea eta zerbitzu bermatuak garatzekoa; maiatzaren 21eko 2/2024 Errege Lege-dekretua, presako neurriak hartzeari buruzkoa, langabeziarengatiko babesaren laguntza-izaerako maila sinplifi katu eta hobetzeko, eta 2019ko ekainaren 20ko

Ficha técnica


Editorial: Editorial Dykinson, S.L.

ISBN: 9788410705845

Idioma: Castellano

Número de páginas: 394
Tiempo de lectura:
9h 24m

Encuadernación: Tapa blanda

Fecha de lanzamiento: 30/08/2024

Año de edición: 2024

Plaza de edición: Es
Alto: 24.0 cm
Ancho: 17.0 cm

Especificaciones del producto



Escrito por Francisco Javier Arrieta Idiakez


Descubre más sobre Francisco Javier Arrieta Idiakez
Recibe novedades de Francisco Javier Arrieta Idiakez directamente en tu email

Opiniones sobre LAN ZUZENBIDEA


¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!

Los libros más vendidos esta semana