Sinopsis de MANDATARIAREN GERRA (AGUSTIN ZUBICARAI NOBELA LABURREN SARIA)
Espainiako Gerra Zibileko pasadizo ilun bat. Beste bat. 1938ko ekainean, Errepublikak galdua du Ebroko bataila, baina Pirinio Zentralean, tropa leialen 43. dibisioak gogor eusten dio frankisten erasoari. Egoera horretan, isilpeko mandatari bat abiatzen da Hendaiatik Bielsara, diruz beteriko poltsa bat eta eginkizun ezkutu bat daramatzala ... Gertaerak jazo zirenetik 20 urtera kazetari mexikar batek idatzitako erreportaje-sorta baten itxura emanez, eleberri berezi bat sortzea lortu du Basterretxeak: espioitzako giro argi-ilunak Pininio elurtuen paisaia ikusgarrian kokatuz; ideal politikoak, diruinteresak eta ustekabeko amodioak trama sinesgarri batean nahastuz; pertsonaien ibilerak elipsiz jositako erritmo bizian kontatuz.
Ficha técnica
Editorial: Elkar
ISBN: 9788497835756
Idioma: Euskera
Número de páginas: 100
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 16/02/2008
Año de edición: 2008
Plaza de edición: Es
Colección:
Literatura
Literatura
Número: 277
Alto: 21.5 cm
Ancho: 14.0 cm
Especificaciones del producto
Escrito por Jose Inazio Basterretxea Polo
Jose Inazio Basterretxea Polo (Galdakao, Bizkaia, 1959) euskal idazlea da, informazio zientzietan doktoreduna. Leioan kazetaritza, Bartzelonan telebista eta Moskun kanpo-merkataritza egin ditu eta gaur egun EHUko irakaslea da. 1995ean "Dualitatea kartel politiko sovietarrean: Iraultza, Aberri Gerla Haundia eta Perestroika" izeneko tesia aurkeztu zuen EHUn, Iñaki Zabaleta Urkiolaren zuzendaritzapean.[1] Horrez gain, kazetari aritu zen Bilboko Herri Irratian, Anaitasunean, Eginen eta Euskal Irrati Telebistan. Gainera, Argia, Egunkarian eta Berrian kolaboratu ezezik, Bizkaia Irratian eta Euskal Herria Irratian ere kolaboratu ohi du. 2009an EiTBko Administrazio-kontseiluko kide izendatu zuen Eusko Legebiltzarrak, 2009-2013 legegintzaldirako. 2008an Ondarroako Udaleko Augustin Zubikarai nobela laburren saria irabazi zuen Mandatariaren gerra idazlanarekin. 2012an Bilboko Udaleko Gabriel Aresti saria irabazi zuen, Berunezko iretargia Quilates baporean idazlanarekin.