📗 Libro en euskera NATURAREN MINTZOA: EGUNEZ EGUN, SASOIEN GURPILEAN

ALBERDANIA - 9788495589095

Literatura en euskera Narrativa en euskera

Sinopsis de NATURAREN MINTZOA: EGUNEZ EGUN, SASOIEN GURPILEAN

Aski argi mintzo da azpititulua kasu honetan: Egunez egun, sasoien gurpilean. Egutegi zabal bat egin du Pello Zabalak, hilez hil eta egunez egun doana, egun bakoitzari komentario mamitsuak erantsiz. Meteorologiaz dihardu? Bai, noski. Eguraldiaz: elurraz, euriaz, lainoaz, txingorraz... eta beste hainbat meteoroz. Iragarpenez dihardu? Bai, jakina, egunero egiten duen lana da, eta berorrek sortzen dizkion buruhausteez ere ari da liburuan, baina batez ere begiradan giro egiten duen liburua da Zabalarena. Naturak badu bere mintzoa, eta naturari erreparatzea nahitaezkoa dugu, basora sartu, eta sutarako egurra besterik ikusten ez duenaren jarrera aintzakotzat hartu nahi ez badugu behintzat. Naturaren liburutik ateratzen den mintzoaren aditzaile arretatsua da Pello Zabala. Izan ere, liburu bat da natura, baina liburu hori zabaltzen eta irakurtzen jakin behar da. Gauza txikiei erreparatzen ikasi beharra dago, bizitzaren mamiak presaren sator-zulotik ihes egingo ez badigu. Hori da Zabalak, liburu honetan, egiten duen gonbita: «Geldi zaitez bidean, eta zentzumenak findu». Zentzumen zorrozketarako baliabide ugari eskaintzen digu, era ezinago atseginean, edonork ulertzeko moduan. Zer opari egokiago, bizimodu ustez modernoaren morroi garenontzat, gizalditako herri-jakituria berreskuratzeko aukera baino?

Ficha técnica


Ilustrador: Antton Olariaga

Editorial: Alberdania

ISBN: 9788495589095

Idioma: Euskera

Número de páginas: 520

Encuadernación: Tapa blanda

Fecha de lanzamiento: 29/11/2000

Año de edición: 2000

Plaza de edición: Es
Número: 14
Peso: 750.0 gr

Especificaciones del producto



Escrito por Pello Zabala


PELLO ZABALA (Amezketa, 1943). Gazte-gaztetatik, Arantzazun bizi da, eliz-ikasketak egin eta fraile frantziskotar egina. Meteorologia eta fraile-bizitzaz batera, beste bokazio bat izan du bizi osoan erro-errotik sustraitua: musika. Arantzazuko organista da eta makina bat eliz-kanta euskarazko armonizatu du. Irratian ere aritu da, luzaroan, bai musikari buruzko saioen gidari, bai eguraldiari buruzkoetan ere. Gaur egun ere irratigintzan ari da, eguraldiari buruzko albisteak nekazarientzat jorratzen.
Descubre más sobre Pello Zabala
Recibe novedades de Pello Zabala directamente en tu email

Opiniones sobre NATURAREN MINTZOA: EGUNEZ EGUN, SASOIEN GURPILEAN


¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!

Los libros más vendidos esta semana