📗 Libro en euskera NIRE KALEA

EREIN - 9788475687629

Infantil 10 a 12 años Literatura 10 a 12 años

Sinopsis de NIRE KALEA

Nire gelan denek dakite ni bizi naizen kalea ez dela kalea, baizik auzoa. Ez bakarrik eskolako mapan hala agertzen delako, baita elkarri etxeko helbidea ematen diogunetan ohartuak direlako ere. Zeren nik beti AUZOA idazten baitut. Maiuskulaz eta fuerte, aitak erakutsi zidan bezala. Gure aitak dioenez, hala egitea komeni da. Horren arrazoia honako hau da: Zazpi Kaleetan ba omen dago kale bat, gure auzoaren izen berbera duena, eta jakina, AUZOA hitza ez azpimarratzera, gutunak galtzeko arrisku handia omen dago. Hori esaten du gure aitak eta nik sinetsi egiten diot, zeren inoiz lagundu behar izan baitiot postetxera gutunen bat erreklamatzera. Gaur irakasleak idazlana agindu digu etxeko lantzat eta haren agindua betetzera eseri naiz. Gaia: nire kalea. Aginduarekin batera ohartxo bat ere luzatu digu, kalearen izenik ez jartzeko alegia, ea gero -igarkizun jolas modura edo- eskolakoek guk emandako datuekin gure kalea zein den asmatzen duten. Bada, hasteko, zera esan behar dut, nire kalea ez dela kalea, baizik auzoa.

Ficha técnica


Ilustrador: Mattin

Editorial: Erein

ISBN: 9788475687629

Idioma: Euskera

Número de páginas: 40

Encuadernación: Tapa blanda

Fecha de lanzamiento: 28/04/1998

Año de edición: 1998

Plaza de edición: Es
Número: 7
Peso: 66.0 gr

Especificaciones del producto



Escrito por Pedro Alberdi


Pedro (Peru) Alberdi (Eibar, Gipuzkoa, 1957 - ) euskal idazle eta irakaslea Bilboko Bilbo Zaharra euskaltegian. Eibarren jaio zen baina 17 urterekin Bilbora joan zen Ingenieritza ikastera. Ingenieritza ikasketak utzi zituen, euskarazko filologia ikasteko Deustuko unibertsitatean. 19 urterekin euskaltegian eskolak ematen hasi zen. Bere liburuak beti fikzio eta errealitatearen mugan kokatzen dira. 2007. urtean Unamuno saria irabazi egin zuen "Carlos esaten zioten gizona" eleberriarekin.
Descubre más sobre Pedro Alberdi
Recibe novedades de Pedro Alberdi directamente en tu email

Opiniones sobre NIRE KALEA


¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!

Los libros más vendidos esta semana