Egindako bihurrikeriengatik zigortua, Max bidaia sinboliko batean abiatuko da, bere gelatik toki fantastiko batera, denbora/espazio mitiko batean zehar eta bere beldurrei aurre eginez. Lurralde hartan piztien errege bihurtuko da. Obra hau album ilustratu biribiltzat hartu ohi da.
Lehen aldiz 1963an argitaratua, “Piztiak bizi diren lekuan” obrak nolabaiteko polemika piztu zuen haurren jokabide ez eredugarria erakusteagatik, baina HGLko klasikoa eta ezinbesteko erreferente izatera heldu da. Hizkuntza askotara itzuli da eta inoizko obrarik salduenetariko bat da. ihurrikeriak egiteagatik afaldu gabe ohera joatera zigorturik, Max abiatu egiten da bere logelatik leku fantastiko baterako bidaia sinbolikoan, toki/denbora mitikoan zehar eta bere beldurrei aurre eginik. Basatiak bezain maitagarriak ziren munstro batzuen errege bihurtuta, abiapuntura itzultzen da, eta afaria dauka zain. Joan etorriko bidaia bat, errealitatetik fikziora, gertatutako metamorfosia amets baten ondorio izan ote den azalpenik gabe. “Piztiak bizi diren lekuan” album ilustratuaren adibide bikaina da, hitzen eta irudien bateratze ezin hobeagatik; istorio poetiko eta samurra da, umorez, ekonomiaz eta testu-ilustrazioen arteko erabateko harmoniaz kontatua. Liburu honetan dena dago bikain bateratuta, xehetasun txikienera artistikoki pentsatua: diagramazioarekin egindako jolasa, formatua, orrialde bakoitzari darion giro ia magikoa, tentsio argumentala eta hitzen, hotsen eta errepiken konbinazioa.
Horretarako, ilustrazioen tamaina in crescendo handituz doa, protagonista mundu onirikoan barneratuz doan neurrian; irudiek orrialde osoa hartuko dute istorioa klimaxera iristen denean, eta txikiagotuz joango dira Max errealitatera itzuli ahala.
Ficha técnica
Traductor: 0
Ilustrador: Maurice Sendak
Editorial: Kalandraka Editora
ISBN: 9788484647249
Idioma: Euskera
Número de páginas: 40
Encuadernación: Tapa dura
Fecha de lanzamiento: 21/10/2009
Año de edición: 2009
Plaza de edición: Es
Colección:
Amets egiteko liburuak
Amets egiteko liburuak
Alto: 23.0 cm
Ancho: 25.5 cm
Peso: 430.0 gr
Especificaciones del producto
Escrito por Maurice Sendak
Sendak nació en 1928 en Brooklyn, Nueva York. Estudió pintura al óleo, composición y dibujo durante dos años en la Art Students League de Nueva York. Después de publicar sus primeros libros como autor e ilustrador, fue con Donde viven los monstruos (Where the Wild Things Are), obra publicada por primera vez en 1963, con la que Sendak adquirió renombre dentro del campo de los libros para niños. En el año de su primera edición fue elegido como uno de los mejores libros ilustrados. Traducido a numerosos idiomas, este libro significó una revolución dentro del ámbito de los libros ilustrados para niños al mismo tiempo que dio lugar a duras críticas. En 1970 recibió el premio Hans Christian Andersen de ilustración, y en 2003 el premio Memorial Astrid Lindgren, ex aequo con la escritora austriaca Christine Nöstlinger. En 1964 había sido galardonado con la medalla Caldecott.