rimeran! A2 bildumak helduen euskalduntzerako A2 mailan taldean eta aurrez aurreko saioetan erabiltzeko langai didaktikoak biltzen ditu. Langai didaktiko hauek HEOCak zedarritutako A2 Oinarrizko erabiltzailearen mailak euskara-ikasleari aurreikusten dion gaitasun komunikatiboa bereganatzeko sortuak dira. Ikasleak bi liburuki ditu lanerako: Ikaslearen liburua eta Lan-koadernoa. Horrezaz gain, bi osagarri ere bai: Bideo eta entzungaien DVDa eta Portfolioa.
Langai hauetan, 12 ikastunitatetan banatuta, ikasleak une didaktiko nagusi hauek aurkituko ditu:
Ikaslearen aurrezagutzak martxan jarri, eginkizuna aurkeztu, ikaskuntza berriaren aurrean ikasleari interesa pizteko uneak.
Aurrezagutza eta berrien artean zubiak eraikitzeko eta ezagutza berriak sistematizatzeko uneak.
Ikasprozesuaren informazioa bildu, ikasestrategiak baliatu eta hausnartzeko uneak.
Ikasleen artean kooperazioa eta interakzioa garatzeko uneak.
Testuak interesez eta esanguratsu irakurri nahiz entzuteko, elkarrizketak izateko edo idazteko uneak.
Ekintza komunikatiboak burutzeko uneak.
Ficha técnica
Editorial: Elhuyar
ISBN: 9788494420078
Idioma: Euskera
Número de páginas: 188
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 20/01/2016
Año de edición: 2016
Plaza de edición: Es
Alto: 29.0 cm
Ancho: 21.0 cm
Grueso: 1.8 cm
Especificaciones del producto
Opiniones sobre PRIMERAN! A2 IRAKASLEAREN LIBURUA
¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!