«“Sandia-gidaria” hiri handi zoro eta alienatzaile batean
girotua dagoen istorio polita da. Baina giro eskaseko
halako lekuetan ere, gertatzen dira gauza harrigarriak,
bereziak eta ezohikoak, bai horixe! Esaterako, gure
kontakizun honetan, sandia-hazi bat ernetu, handitu,
loratu eta kale-argi bati kiribildurik fruituak ematen
ditu, parra argitsua bilakaturik.
Testu errimatu hau Antonio Rubiok egina da, eta bere
egitura erritmikoak eta osaerakoak tradiziozko
literaturan dute jatorria, baina, hori bai, gaur egungo
hiri giroko agertokian gure garaira ekarrita. Eraikuntzak
eta merkataritza-guneak, zarataz gain-gain eginda joanetorrian dabiltzan ehunka auto hartzen dituzten kaleak,
estresak eta teknologia berriek biziki jota han-hemenka
dabiltzan biztanleak, egun gu guztiontzat ezagun
samarra den agertokira eramaten gaituzte. Nola
haurtzaroko begirada gardenak eta lotsarik gabekoak,
hala neska-mutikoen naturaltasunak eta sormenak ere
errutina izugarri horrekikoak egin, eta, tak!, paisaia ilun
eta kutsatua koloretsu eta baketsu bilakatzen dute.
Emilio Urberuagaren ilustrazioek -kolore bizi eta
anitzeko paleta, trazuen dinamismoa eta ekarpen
grafiko burutsuak tarteko direla- istorioan bertan
kontatzen deneko halako zerbait gure ingurumarian ere
amestera eta irudikatzera gonbidatzen gaituzte; lehen
begiratuan gehiengoaren begietara oharkabean pasatu
eta munta gutxikoa denak oraina eta geroa markatuko
ditu egunerokotasunean.
Ficha técnica
Traductor: Xabier Olaso Bengoa
Ilustrador: Emilio Urberuaga
Editorial: Pamiela Argitaletxea
ISBN: 9788491722397
Idioma: Euskera
Número de páginas: 32
Encuadernación: Tapa dura
Fecha de lanzamiento: 30/08/2021
Año de edición: 2021
Plaza de edición: Pamplona/iruña
Colección:
Tamaina Handia
Tamaina Handia
Alto: 22.0 cm
Ancho: 22.0 cm
Peso: 317.0 gr
Especificaciones del producto
Escrito por Antonio Rubio
El Puente del Arzobispo, Toledo, 1953
Maestro durante 40 años y poeta que, a su labor docente y las actividades en bibliotecas escolares, suma la pasión por leer y escribir. Participa en cursos de animación lectora y formación del profesorado. Dirige la colección de poesía Trece Lunas del sello FAKTORÍA K. Es autor de numerosos libros, entre los que destacan la colección De la cuna a la luna, “Aurelio”, “Colores”, “Números”, “La mierlita”, “El pollito de la avellaneda”, “Almanaque musical”, “Las alas del AVEcedario” y “7 Llaves de cuento” (KALANDRAKA).