Artisau metalurgikoen dibinitateak magiarekin lotuta agertzen dira hainbat mitotan. Eta magiarekin ere, sorginen mundua. Liburu honetan aztertzen dira metalen inguruan, burdinarekin konkretuki zerikusia izan duten errementariak eta olagizonak, hauekin erlazionatuta dauden jainko/jainkosa eta santuak, eta legendatako lamiak. Baita euren arteko “harremanak” ere Bizkaiko Arratia eskualdean.
GAU " Neguko erregina, ilunbea eta itzala, goizetik zatoz, iluntzean, goizean zoaz, egunsentian; pinua eta hagina zara, heriotza eta sexua, beti zatoz, ilunabarrean, egunero zoaz, oilar kantuaz; oso zaharra zara, bai, sasoiak baino lehenago sortua. Amets eta Loaren Ama zara, Ilargiaren gaueroko itzala, gazte gar eta sutsuen babeslea, jaioberrien zaintzailea, zakur ulularien konplizea. Katu eta sorginak daude zure zain, mozoloak eta lamiak ere bai, zuk erreinatzen duzunean, kantuz eta dantzaz egiteko jai".
Arratia eta inguruko hitzak, esaerak, ezizenak, toponimoak eta onomastikoak jasotzen ditu. Proiektua Juan Rekalderekin jaio zen eta hasiera batean Angel Larrea eta biek ekin zioten, baina laster lagu