Liburu hau Ingeniaritzaren Oinarri Matematikoak irakasgaiaren programan oinarriturik dago, baina ez dago pentsatuta bakarrik Ingeniaritza Kimikoaren 1. mailako ikasleentzat, baita beste ingeniaritza eta lizentziatura batzuetako ikasleentzat ere. Egileak testu hau ikuspegi praktiko batetik idatzi duenez, teoria agertzen da, baina batez ere adibide eta ariketak.
Zenbakizko metodoak I irakasgaian Matematika Graduko 2. mailako euskarazko ikasleek duten hutsune bibliografikoa liburu honen bidez betetzea da testugile honen helburu nagusia. Liburu honen bidez zenbakizko metodoen oinarriak eskainiko dira, bai ikuspuntu teoriko batetik, bai ikuspuntu aplikatu batetik. Iraganean, zenbakizko analisian eta teorian oinarritzen zen zenbakizko metodoei buruzko ikasturte bat, baina, gaur egun, irakasgai horren edukia garatzean, kontuan hartu behar dugu ordenagailu ahaltsuak eta kalkulu-software eraginkorrak eskura izatea. Oraingo joera, gero eta gehiago, aplikazioetara eta inplementazioetara joatea da, jadanik prest dagoen kalkulu-tresneria erabiliz.