Este libro ofrece una visión de conjunto del panorama educativo y bilingüe en el País del Euskara (Comunidad Autónoma del País Vasco, Navarra y País Vasco Francés), analizando los múltiples aspectos
"Elebitasuna eta Hezkuntza Euskararen Herrian" izeneko liburu honek Euskal Herriko hezkuntza eta hizkuntz mundua bere osotasunean besarkatu nahi lituzke. Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroa eta Ipar Euskal Herria edo Iparraldearen egoera aztertzen du, errealitate hori osatzen duten hainbat eta hainbat alderdi ikertzen: euskararen egoera legala, dimentsio demografikoa, euskararekiko jarrerak, sistema elebiduna Euskal Herriko hezkuntzan, eskolatze-sistemaren eboluzioa hezkuntza-maila desberdinetan, irakasleen prestakuntza, Unibertsitate-munduaren errealitatea, ikas-materialaren produkzioa, Animazio Soziokulturala eta euskara, eta azken kapitulu bat ere bai, non aztertzen den zein den euskal eskoletako elebitasunaren balorazioa eta zein diren hizkuntz ereduen emaitza akademikoak, egindako ikerlanen arabera.Egileak"Liburu-aurkezle batek gutxitan izan du, egia esan, oraingo hau baino lan errazagorik, esango bainuke egileak bete-betean asmatu duela bere helburuarekin. Modu ezin xeheago batean deskribatzen digu Etxeberriak irakaskuntza elebiduna zein giro pedagogikotan garatu izan den, hots, hasi hizkuntza arrotz baten irakaskuntza goiztiarra desegoki eta are kaltegarritzat jotzen zen urruti samarreko garaietatik, eta, alderantziz, irakaskuntza horrek gaur egungo gizartearen beharrei erantzuteaz gainera, behar beza...