Mendiaren zoko ilunean galdua elurraren pekatua, kimuetan ernaldua hostoaren negarra, eliz atariko hormetan zure ehun urteko argi gartsua. Ehun urte jaioa... ...eta erdiak bizia. Zure umetako irriak, nahiak, negarrak, deszifratu gabeko soinuak... maitatutako txokoak orain galduak, baserri bakartiaren negar-malkoetan zokoratua zure arima erratua. Ehun urte jaioa... ...eta erdiak bizia. Txoko ezkutuenak dute nirentzat zure oroigarri, zure pausoek utzi zuten laztan baten ukitua. MENDIAREN ZOKO ILUNEAN GALDUA ELURRAREN PEKATUA, KIMUETAN ERNALDUA HOSTOAREN NEGARRA Inés Goikoetxea