Bakarrik geratu zenean, pauso mantsoak eginez logelara itzuli, leihotik begira jarri, eta bere gurasoez gogoratu zen, bere amaz lehenik, eta aitaz gero. Larriturik bere bila ibiliko zirela otu zitzaion, eta ordurako kezkatuta, oso kezkatuta izango zirela. Gero aitonaz oroitu zen, eta eskolako kideez. Ione neskamea ere etorri zitzaion gogora: a zer sustoa hartuko zuen desagertzeaz jabetzean.[...] Negarrez hasi zen orduan mutiko bakartia, intzirika, eta malko ugari haien artean abandono sentsazioak bihotza zulatzen ziola sentitu zuen. Neskamearekin egunak aspertuta pasatzen ditu Sebasek. Mutilaren bizi-gogoak irudimenezko abenturetan murgiltzen du.
Juanito Galvez ohean dago bi hilabete eta erdian. Berak ere ez daki zer gertatzen zaion, baina ez du ezertarako gogorik, ezta telebista ikusi edo lagunekin jolasteko ere. Horrela pasatzen ditu egunak eta gauak, joanda bezala, lozorro arin batean. Gau batez, ordea, lagun bitxi baten bisita izango du. Lagun hori gauero hasiko zaio bisitan etortzen, eta Juanito bere gogorik ezaren arrazoiak aurkitzen hasiko da...
Honako hau Jabier Muguruzaren helduentzako bigarren liburua da. Bizitza pusketak (1996) haren jarraipen gisa ere har daiteke liburua. Izan ere, oraingoan ere, bi narraziotan banatutako bizitza pusketa bana baitugu kontagai: Laura kanpoan da eta Mont-de-Marsan. Rock kontzertu baten inguruan harilkatzen da lehenengo narrazio luzea. Bertan Markosen nortasun eta sentsibilitatearen bueltan eraikitako narrazioa da: anaia rockero ospetsu eta liderrarenganako harremanak direla edo Laura emaztearenganakoak direla. Bi mundu Markos ezkonduaren eta rock erradikalaren artekoak. Bigarren narrazioan iparraldeko bar batera lan bila doan pianojolearen peripeziak kontatzen zaizkigu.
Orain arte niregana jo duzue gertatzen zitzaizuena kontatzeko, eta nik, jakina, asko eskertu izan dut nigan jarri duzuen konfiantza hori, baina pentsatzen egon naiz eta zera proposatu nahi nizuen; sekretuak, orain arte bezala, birenak izan beharrean seirenak bihurtzen baditugu, askoz sekretu handiagoak izango dira dudarik gabe. Beraz, hau kontuan hartuz, nire proposamena klub bat sortzea litzateke, sekretuen kluba, eta bertan seiok bilduko ginateke elkarri gure sekretuak kontatzeko. Ea lagunok, zer iruditzen? Ez al da ideia polita?