Emazteaz libratu nahirik, hilketa perfektua antolatu du Garik: profesional baten esku utzi du egin beharrekoa, bera ez du ezerk lotzen gertaerekin, eta arrasto guztiek ezer ez dakien koitadu bat seinalatzen dute. Alabaina, gauzak ez dira nahi bezala irtengo, eta hortik aurrera korapiloa are gehiago bihurrituko da ...
Misteriozko hiru kontakizunek osatzen dute liburu hau, hirurak ere suspensearen etaizuaren artean kokatuak. Eskuburdinez lotuta, kartzelatik ihesi doazen bi morroietako bati, onik ateratzeko, besoa moztea beste erremediorik ez zaio geratuko lehenengo istorioan. Bigarrenean, Hondargane izeneko herri txiki batean, bizilagunak eta haren misteriozko etxeak eragingo dioten jakin-minak, amesgaizto bat bizitzera eramango du protagonista.Hirugarrenean, jaun baten eta morroi baten arteko menpekotasun gaiztoak sorturikoharreman bitxia ezagutuko dugu.
Etsai gordea, Jokin de Pedro Perez Salgado: Josu Arriola kazetari ezaguna bere apartamentura sartu eta postontzitik ezezagun baten gutuna jasotzen duenean abiatzen da istorioa: Zure egunak zenbatuta daude, aurpegi faltsu hori ezabatuko dut albistegietatik; denak du bere ordaina. Gorospe inspektorea kazetariaren ilobaren laguntzaz ariko da kasua argitu nahian. Hala ere, Ertzaintzak berak espero ez duen amaiera izango du misterioak, irakurlea ustekabean hartuko duena.