Neskatila baten oihua entzun zen: aaaaaa! Eta piraten untzian kainoietara joan ziren denak arrapaladan. Kapelak hartu, pistolak eta labanak eskuratu, eta erratzaz armaturik abiatu zenik ere egon zen. Baten bat erasoka zetorkiela pentsatu zuten. Baina, neskarekin batera Hankapalo pirata zegoen. Hankapalo, Kizki bera kinka larrian jarri zuen kapitaina. Hankapalo handia, zazpi itsasoetako mamua. Kantak zionez, Hankapalo, pirata gaiztoa, okela gordina jaun eta itsasoko hura edaten zuena, lalarala...
Arratsaldeko eguzkia Zazpi txikiaren ile beltzarana laztantzen ari zen Iparmendebaldeko mendietako labarrean. Aspaldian, handik iritsi ohi ziren balea urdinen saldoak, Akaitz izeneko haitz erraldoia nagusi zeneko zelaietan txibiak jatera.Zazpi urteko haurrentzat urte asko dira zazpi urte, eta areago Zazpi izena baldin badu. Itzali egin zen Zazpi, beso laburrak gorputzean behera erortzen utzi eta burua makurtu zuen.-Zergaitik deitzen naiz Zazpi? Zergaitik ez du ja inork baleetaz hitz egiten? Zergaitik ez dira itzultzen? galdetu zion bere buruari