Haizearentzat uda berezia izango da hau: batetik, gurasoak elkarrekin haserre dabiltzala-eta, nor bere aldetik joango dira oporretan, eta bera izeba Eneritzen etxean geratuko da. Bestetik, izeba Eneritzek Saharako lagun batzuen alaba ekarriko du etxera uda-pasa: Souhaila.Ez da erraza izango Souhaila eta Haizearen arteko harremana, hasieran. Ohitura berriak ikasibeharrari urruntasuna, inbidiak eta abar erantsiko zaizkio. Beste aldetik, baina, zailtasun horiek guztiek lotura estu bat ere sortuko dute neskato bien artean, luzaroan irauten dutenetakoa.
Violeta eta Luna, Claudia eta Daniela ama-alabek familia bat osatzen dute Inaxirekin batera. Elkarrekin bizitzen jarri ziren Inaxi gaixotu ondoren. Violetak, ordea, ustekabean bidaia bat egin behar izan du sorterrira, Nikaraguara. Bien bitartean, Lunak Nikaraguako amona ezezagunak berari propio idatzita utzitako koadernoa irakurtzeko aukera izango du. Horrela ezagutu ahal izango ditu neskatilak bere familiaren jatorria eta haren herriaren historia.
Gasteiz, Bilbo eta New York dira hamahiru urteko Ingeren bizitzan pausaleku izan diren hiriak. Gasteizen jaio zen, Bilbora aldatu behar izan du familiarekin aita hil eta gero, eta New Yorken bere burua ezagutu eta aurrenekoz maiteminduko da. Dantza lehiaketa irabazi ondoren joango da Inge New Yorkera ikastaro bat egitera. Maleta ilusioz gainezka eramateaz gain, amak bere liburuxka bat eramaten utziko dio. Irakurriz ezagutuko du txikitatik ezkutatu izan dioten aita-amaren bizitzako pasarterik gogorrenetako bat: gaztetan, amak poliziak atxilotu eta torturatu egin zuen. Seme-alaben arteko harremanak, lehenengo maiteminak, gaztetako ametsak eta gizarte gatazkak jomugan jartzen dituen istorio eder eta zirraragarria.
Garazik eta Izarok ustekabe galanta hartuko dute, aitak esaten dienean uda osoa Senegalen pasatuko dutela, aita erizainak bertako ospitale batean laguntzen duen bitartean. Hasieran dena da berria: jendea, giroa, etxeak, usainak Lagunak egiteak ere ez dirudi erraza bi neskentzat, bertako hizkuntza ezagutu gabe. Hala ere, sorpresa atsegin eta hunkigarriz beterik egongo da Afrikako egonaldi hori.