Mikel eta Aitor denboran seiehun urte atzera eginda ibiliko dira, Erdi Aroan.Gorabehera eta estualdi askori egin beharko diote aurre, besteak beste, gaur egun arruntak baina sasoi hartan tresna harrigarriak ziruditen Coca-Cola pote baten edota aspirina baten laguntzarekin.
Jaime Ostolazari ez zitzaion burutik pasa emakume eder hark bere apartamentura igotzeko gonbit egin behar zionik. Are gutxiago, txora-txora eginik etxera itzuli zenean, emaztea hilik aurkitu behar zuenik.Istant batean zerutik infernura igaro zen. Guztiarekin ere, gizajoari ahaztu citacion mundu honetan denak duela bere prezioa.
Udako gau bat da. Sei gazte kostaldeko herri batean ospatuko den rock kontzertura joango dira gaupasa ahaztezin bat egiteko asmoz. Eta halaxe gertatuko zaie, bai horixe!
Eztanda batzuek iratzarri ninduten. Begiak zabaldu nituen, ikaratuta. Berehala itxi, eta eskuak burura eraman nituen. Sekulako buruko mina neukan, burua lehertzeko zorian, ez nekien lehertzen hasia ez ote. Begiak kostata zabaldu, eta, larrituta, gelako ilunpeak arakatu nituen, eztanden sorburuaren bila. Hasieran bestela eman arren, konturatu nintzen eztandak ez zirela nire buruan gertatzen ari. Eskerrak! Non, ordea?Honelaxe hasten da kontakizuna, Rafaren ahotik, gau zoro baten ostean. Ama da gelako ate joka dabilena. Berri txarrak dakarzkio, gelako neska batek, Monika ederrak, sexu-abusu salaketa jarri behar du haren kontra. Harrituta gelditu da Rafa. Ez du ezer ulertzen, pikutara bidali zuela Monika, hori bai, baina hortik aparte... Bart mozkor-mozkor egina zegoen eta hortik aparte ez du ezer gogoratzen, ezta nola iritsi diren bere gelara neskaren kuleroak. Baina kulero arrosak lurretik hartu ditu amak, untxitxo bat duten kulero salatzaileak.Zer gertatu zen ikasle eguneko gau zoroan?