Mandala hitzak zirkulu magikoa esan nahi du. Mandala puntu zentral baten inguruan antolatutako irudi bat da. Mandala marrazki txikiz osatuta dago, bizitzan edonon ikus ditzakegunak. Baina zertarako balio du mandalak? Ez da kolorez betetako irudi bat soilik, kontzentratzen edo erlaxatzen lagun diezagukeen tresna bat da.
Liburu honetako orriak handituz doazen heinean, basahatearen bizi-ziklo harrigarria nolakoa den ikasiko duzu. Ikasteko ugari du ahatekumeak, oskola uzten duenetik ahate eder heldu bihurtu arte. Oso irudi politak Testu erraza, lehen urratsak ematen ari diren haurren jakin-mina asetzeko. Hiztegi-aurkibidea irudiekin.
Liburu honetako orriak handituz doazen heinean, monarka tximeletaren bizi-ziklo harrigarria ezagutuko duzu: beldar herrestaria arrautza txikitik jaiotzen, eta, gero, krisalida misteriotsu bihurtzen. Orduan izaten da aldaketa harrigarria, bai eta tximeleta polit helduaren lehenengo hegaldia ere.Oso irudi politak. Testu erraza, lehen urratsak ematen ari diren haurren jakin-mina asetzeko. Hiztegi-aurkibidea irudiekin.