Segundo. Bart, Estatu Batuetatik deitu zidatek telefonoz, hango telebista-kate handi batetik. Hemendik eman nahi dituztela, Urtezaharrean, gauerdiko hamabi kanpai-dangak. Erloju berezia haizela, eta festa polita izan daitekeela. Ea prest egongo ginatekeen...Din-dan, din-daaan..., daaan.- Bejondeiala, Segundo. Ez zegok hi bezalakorik. Egundoko festa izango duk. Mundu guztiak entzungo hau. Baina hori bai: ondo prestatu beharko diagu dena. Izan ere, amerikar horiek oso zehatzak dituk kontu hauetan. Segundoak ez ezik, hamarrenak eta ehunenak ere hartzen ditiztek aintzat. Guk, gutxiagorekin ere nahikoa diagu. Baina betiere segundo baten barruan..., badakik.
Este trabajo complementa el trabajo Testu-antolatzaileak. Erabilera estrategikoa publicado en 2008. En aquel trabajo la estrategia era lo fundamental, ahora esa estrategia es la que nos facilitará el estudio del orden de las palabras. El orden de las palabras es basico para una mayor y mejor comunicacion, y dicho orden no depende tanto de la correccion gramatical, como de que el escritor sepa combinar de manera adecuada dichas herramientas gramaticales.
Euskalgintza Elkarlanean Fundazioak antolaturiko Joseba Jaka literatur beketako II. deialdian Pello Esnalen proiektu bat saritu zen gazteentzako literatura alorrean, eta orain aurkezten diegu euskal irakurleei, egitasmo zena liburu bihurturik. Erreformatoriora eraman dute Andoni, bere herritik indarka aterata. Askatasuna galduko du mugimendu guztiak neurtuta dauden etxe horretan; guraso eta senideak galduko ditu bera bezalako mutil zigortuak besterik ez dauden eremu itxian; eta izena ere galduko du, Antonio deitura ofiziala eman baitiote fraile eta irakasleek, Txatxarolas ezizen mingarria itxiturako kideek.Biziak ez du etenik ordea. Rofekort deitzen dioten erreformatorio horretan egun orok du bere abentura, handi nahiz txikia, eta eguneroko gorabehera horietan aurkituko ditu Andonik bere kezkak eta bizigarriak: eskolako larrialdiak direla, futbol-partiduetako poxak direla... Rokeforteko biztanleetan ere denetik topatuko du, irribarrea eta laguntza eskaintzeko prest dauden lagunak, bai eta azpikerietan dabiltzan zipotzak ere.