Amaren sabeletik dabiltza elkarrekin Txomintxo eta Perutxo anaia bikiak, jolas eta bihurrikeria artean beti. Haien abentura zenbait kontatu dizkigute liburu honetan: jaio zirenean nolako komeriak gertatu ziren, eskolako jantokian atsegin ez duten janaria dagoenean zer egiten duten, aitak kotxea aldatu nahi izan zuenean gertatu zirenak, itsasontzian arrantzara egun-pasa joan zirenekoak, amama Eugeniaren baserriko ganbaran aurkitu zutena... Sartu liburuan, eta zuk ere barre eta jolas egingo duzu biki pare honekin.
Egia esan, Peru Magdalena Arriaga: "Egia esan", aho biko labana liburu honetan: hizketarako erabiltzen den makulua batetik, ederraren bilaketan egia oztopo ez baizik bidelagun agertzeko nahia bestetik. Aita desagertu zenetik hankamotz dabil Kimu semea. Barruko puzzlea berregin eta aitaren zuztarretaraino heldu guran, aitak aspaldi eginiko bidaia berregiten du, hark bidaian zehar idatzitako koaderno beltza lagun. Aita zoroa, aita artista, aita ganorabakoa, aita bizizalea. Haren lorratzari segika, ezinbestean, norbere barruraino doan bidaia batean murgilduko da Kimu. Narrazioari harilkatutako era askotako testuak erabili ditu egileak -kantak, poemak, jendearen lekukotasunak-, hegaldi baten antza hartzen dutenak: itxuraz xede jakinik ez baina beti gora, libre, gure begien menera eta aldi berean gure eskuetatik urrun…
Txomintxo eta Perutxo haur bihurrien beste abentura bat; oraingoan, irakaslea falta dela-eta, bien artean saiatuko dira Iosu ikaskideari fardela aldatzen. Lehen aldia dute horrelako zeregin batean, baina ez dago ezer gure mutikoak beldurtuko dituenik. Eta gero gerokoak.
Txomintxo eta Perutxo anaia bikiak etxean bakarrik daudela konturatu dira, goizean esnatu direnean. Eta sekulako egonezina sartu zaie. Dena den, dagoeneko mutil handiak direla sinetsita daude, eta euren kabuz konpontzen saiatuko dira.
Bi urtetik aurrerako haurrek euren emozioak ezagutzeko, oinarrizko emozio horiek erregulatzeko eta besteenak hobeto ulertzeko sortutako bilduma da Kuku!. Bilduman, helburu bera duten hainbat elementu daude, besteak beste, album ilustratuak, horma-irudiak edota emozioak lantzeko jokoak. Peru Magdalenak eta Mikel Valverdek elkarrekin sortu duten album ilustratuak nazka du abiapuntu. Zer da nazka? Noiz sentitzen dugu? Gauza berdinek ematen al digute nazka? Denok sentitzen al dugu berdin? Nazkaren inguruko ipuin bat da.