Oparotasun materiala eta kontsumo gizartea ezagutu dituen zibilizazioa enbor bat balitz, gaur egungo gizabereak azken adaxkak ginateke, adaxka lehorrak. Nahiz eta idortu, adaxkak badaki bizirauten, ordea, badaki bere burua babesteko mekanismoak aktibatzen eta klima bortitzagoetara egokitzen. Liburuxka honek, krisi ekologikoaren gaineko analisi politiko eta sozialetik harago, ateak zabaldu nahi dizkio soilik lur kolektiboetan loratzen den itxaropenari. Izan ere, beren burua eta egoera ekonomikoa salbatuko dutelakoan, erraza da sektore sozial zabalek bide ekofaxista hautatzea, baina horrek bide laburra du. Gogoeta soziologikoak, politikoak eta pertsonalak tartekatzen dira, betiere argi izpi batzuk eman nahian horren konplexua den mundu beti aldakor eta korapilatsuaren ulermenari. Iratzar fundazioak eta Txalapartak elkarlanean argitaratzen duten Iparrorratza bildumaren 7. alea da hau.
Ficha técnica
Editorial: Txalaparta, S.L.
ISBN: 9788419319760
Idioma: Euskera
Número de páginas: 120
Encuadernación: Tapa blanda bolsillo
Fecha de lanzamiento: 04/10/2023
Año de edición: 2023
Colección:
POLTSIKO
POLTSIKO
Especificaciones del producto
Opiniones sobre ADAXKA LEHORRAK
¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!