Maroñoko urtegian egun pasa zebilen lehengusu-talde batek abentura ikaragarria biziko du, bertan, Aialur hiri magikorako atari bat aurkitzen duenean. Hiriko magia bizirik mantentzen duen argia itzali da, eta haurrek, erronka garrantzitsuak gainditu eta elkarrekin lan egin beharko dute magia berreskuratzeko. Bidaian, Maroñoko sekretua ez ezik, adiskidetasunaren, ausardiaren eta ezinezkoan sinesteko ahalmenaren garrantzia ere ezagutuko dute.