Neskalagunak abandonatu eta lana galdu ostean, gurasoen etxera itzuli zen Justin Halpern hogeita zortzi urterekin, eta aita jubilatu berriarekin egin zuen topo bertan. Betiko aita autoritario, lehor, zakarrarekin… eta haren ateraldi desegokiekin. Baina, halako batean, aitaren ateraldiak jasanezinak bezain dibertigarriak zirela ohartu zen Justin, ingenioz eta nortasunez beteak eta, egunero, haietariko bat twitterren argitaratzen hasi zen. Hasieran, jarraitzaile gutxi batzuk baino ez zituen, gero ehun, mila, hamar mila, berrogeita hamar mila. Hala sortu zen aita-seme batzuen arteko maitasun harreman absurdu eta irrigarria biltzen duen liburu hau.
Ficha técnica
Traductor: Uxue Alberdi Estibaritz
Editorial: Alberdania
ISBN: 9788498683257
Idioma: Euskera
Número de páginas: 160
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 05/10/2011
Año de edición: 2011
Plaza de edición: Es
Número: 35
Alto: 22.0 cm
Ancho: 14.0 cm
Grueso: 13.5 cm
Especificaciones del producto
Escrito por Justin Halpern
Justin Halpern (Point Loma, 1980) HolyTaco.com umorezko atariaren sortzailea da, eta baita Maxim.com web orriko idazlerik antzinakoena ere. Halpern-ek sortu zuen gaur egun ia 2 milioi eta erdi jarraitzaile dituen «Shit My Dad Says» Twitter-eko orrialdea eta, beste kide batzuekin elkarlanean, komedia bat idazten eta ekoizten ari da CBS telebistarentzat. Los Angelesen eta San Diegoko gurasoen etxearen artean egiten du bizimodua.