Liburua gogoeta laburren bilduma bat da, funtsean.Laburtasuna ez da, nolanahi ere, aforismoraino iristen, kasu bakan batzuetan izan ezik. Autoreak berbatura deitzen dio (eta ez literatura) darabilen hizkuntza, mintzamolde edo estiloari: ahozkotasuna izeneko esparru horretaraino mugatu gabe ere, berba edo hitzetik abiatzen dela dio bere jarduna, letra hiletik baino areago. Mamiari dagokion aldetik, arrazoiaren jabetasuna izan liteke, zerbait izatekotan, liburuaren muina; arrazoia eduki beharrak dakarren okerra edo ezina ere bai, nolazpait. Era guztietako zerei buruzko gogoetetan agertu nahi luke autoreak egiazko arrazoi baten jabe egin ezina.
Ficha técnica
Editorial: Alberdania
ISBN: 9788498683691
Idioma: Euskera
Número de páginas: 350
Tiempo de lectura:
8h 20m
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 27/11/2012
Año de edición: 2012
Plaza de edición: Es
Número: 58
Alto: 21.0 cm
Ancho: 15.0 cm
Peso: 356.0 gr
Especificaciones del producto
Escrito por INAKI SEGUROLA
IÑAKI SEGUROLA AMUTXASTEGI (Azpeitia, 1962-2022). Filologoa eta hiztegigilea: Orotariko Euskal Hiztegia eta Euskal Hiztegi Historiko Etimologikoa. Bere beste liburu batzuk: Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo (ALBERDANIA, 2005), Nere gorringotik (ALBERDANIA, 2008), Arrazoia ez dago edukitzerik (ALBERDANIA, 2012), Sed quia sua (Erein, 2020), Koiteretzia (ALBERDANIA, 2021).