📗 Libro en euskera ATAKAK

ALBERDANIA - 9788498682847

Literatura en euskera Narrativa en euskera

Sinopsis de ATAKAK

Atakak dekadentziaren eta errealitatearen arteko errestoa da, zurtoina, eraikinen hondarren hesitze literarioa, non memoria eta gorrotoa, oroimenaren errautsa denboraren ez-lekuen, gerrateen eta giza sufrimenduaren artetik zurt mantendu eta bizi-duintasuna aldarrikatzen duen. Etorkizuna ziurgabetasunean ebazten dugun honetan, eta iragana erranairu kontrajarrien liskarkeria baino ez denean, poesiak arnasteko haize bera luzatu nahi digu. Mundu honetako bizitokiak labainkorra izaten jarraitzen badu, bizitza lerroetako arraila da liburua, garai bateko azulejoa, isla, argi-xafla, errauts, sugar, murru, koadrozko mantel, andere-mahats zelai artean. Mundu mailako gerrate eta gatazketatik, Baztango konbentzionalismoetara jauzi eginez, ertzekin, piketeekin, ebakidurekin, hausturekin, isiluneekin, une kaltzinatuekin, ezintasunarekin aurkituko gara. Tenkatutako alanbre hesia, zeru eta lurraren arteko distiran, zeharkatuko dugun ?Ataka? berri batekin aurkitu arte.

Ficha técnica


Editorial: Alberdania

ISBN: 9788498682847

Idioma: Euskera

Número de páginas: 114

Encuadernación: Tapa blanda

Fecha de lanzamiento: 21/09/2011

Año de edición: 2011

Plaza de edición: Es
Número: 21
Alto: 21.0 cm
Ancho: 15.0 cm
Peso: 260.0 gr

Especificaciones del producto



Escrito por Hasier Larretxea


HASIER LARRETXEA Arraiozen, Baztango haranean 1982an sortu zen. Aspaldi Madrilen bizi da. Hijos del peligro (Candaya, 2023), Hezurrezko kaiolak. Amaiurtik konstelazioak (Amaiurko Gaztelu Elkartea, 2022) Juan Angel Perotxenaren ilustrazioekin, Otro cielo (Espasa, 2022), Ihes baten lausoa (Balea Zuria, 2021), Quién diría, qué (Pre-Textos, 2019), Batzuen ametsak bertzeen zelai zulatuak dira (Pamiela, 2018), Meridianos de tierra (Harpo Libros, 2017), De un nuevo paisaje (Stendhal Books, 2016), Niebla fronteriza (El Gaviero Ediciones, 2015; Harpo Libros-ek berrargitaratua 2018an), Atakak (Alberdania, 2001) eta bere gaztelaniazko itzulpena Barreras (La Garúa, 2013) eta Azken bala/La última bala (Point de Lunettes, 2008) poesia liburuak argitaratu ditu. Zuri Negrín-en ilustrazioekin eta Paola Lozanoren argazkiekin osatutako El lenguaje de los bosques (Espasa, 2018) eta Larremotzetik (Erein, 2014) narrazio liburuek osatzen dute bere obra. Guraso eta senarrarekin batera Itzulerako bideak/Caminos de retorno emanaldi performatiboa literatur jaialdi eta antzoki desberdinetara eraman du, non herri-kirolek, herriko elementuek eta doinu elektroniko minimalistek bere poemekin batera uztarketa esentzial bat osatzen duten.
Descubre más sobre Hasier Larretxea
Recibe novedades de Hasier Larretxea directamente en tu email

Opiniones sobre ATAKAK


¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!

Los libros más vendidos esta semana