Sinopsis de AURKARI IKUSEZINA. IDENTITATEAZ ETA GIZARTE-KOMUNIKAZIOAZ
Gure gutasunak arduratzen nau, beste guztien gainetik horrexek arduratzen nau; ez dakigun gerta mahaia paratu nahi eta ogirik ez izatea. Edo euskaraz gara, edo ez gara izango; herri, esan gura dut. Vasconia nahiz Euskal Errepublika eleanitza ez da Euskal Herria; proiektu hori politikoki polita izan daitekeen arren, ur-ardo usaina hartzen diot. Hala ere, ez da hainbeste zazpi probintziak suz eta altzairuz euskaldun bihurtzea, ezpada garen euskaldunok geure herria osatzea eta abian jartzea: Euskal Herria abian jartzea administrazio propioarekin, hezkuntza berezituarekin, eta hedabide beregainekin. Zeren, galdetu al digute euskaldunei erdaldunekin konpartitu nahi ote dugun administrazioa, edo hezkuntza, edo hedabideak?
Ficha técnica
Editorial: Alberdania
ISBN: 9788495589774
Idioma: Euskera
Número de páginas: 144
Tiempo de lectura:
3h 21m
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 26/09/2003
Año de edición: 2003
Plaza de edición: Es
Número: 29
Alto: 19.0 cm
Ancho: 12.0 cm
Especificaciones del producto
Escrito por Jose Inazio Basterretxea Polo
Jose Inazio Basterretxea Polo (Galdakao, Bizkaia, 1959) euskal idazlea da, informazio zientzietan doktoreduna. Leioan kazetaritza, Bartzelonan telebista eta Moskun kanpo-merkataritza egin ditu eta gaur egun EHUko irakaslea da. 1995ean "Dualitatea kartel politiko sovietarrean: Iraultza, Aberri Gerla Haundia eta Perestroika" izeneko tesia aurkeztu zuen EHUn, Iñaki Zabaleta Urkiolaren zuzendaritzapean.[1] Horrez gain, kazetari aritu zen Bilboko Herri Irratian, Anaitasunean, Eginen eta Euskal Irrati Telebistan. Gainera, Argia, Egunkarian eta Berrian kolaboratu ezezik, Bizkaia Irratian eta Euskal Herria Irratian ere kolaboratu ohi du. 2009an EiTBko Administrazio-kontseiluko kide izendatu zuen Eusko Legebiltzarrak, 2009-2013 legegintzaldirako. 2008an Ondarroako Udaleko Augustin Zubikarai nobela laburren saria irabazi zuen Mandatariaren gerra idazlanarekin. 2012an Bilboko Udaleko Gabriel Aresti saria irabazi zuen, Berunezko iretargia Quilates baporean idazlanarekin.