leer_primeras_paginas Leer primeras páginas

📗 Libro en euskera AXOLA EZ DUENEAN

ALBERDANIA - 9788498680485

Literatura en euskera Narrativa en euskera

Sinopsis de AXOLA EZ DUENEAN

Irenek helduleku gutxi dauzka: lan egiten duen liburu-denda, oroitzapenak eta animaliekin dituen ametsak. Eta pertsonaia-galeria berezi eta erakargarria osatzen duten bere lagunak: Claudio, literatur ortodoxoa; Bruno, isiltasunaren abarora bildu nahi duen idazlea; eta Morasán, ibaiko hondakinak biltzen dituen filosofo heraklitoarra. Gutxiago da, ordea, Kronskyri buruz dakiguna. Demagun Ana Kareninak Vronsky kondea bezainbeste maite zaituztela. Eta zuk ezagutzen duzu Kronsky izeneko agure bakarti bat, zure etxebizitza berean bizi dena. Errusiatik etorri omen zen gerra amaitzean, eta inork irakurtzen ez dituen botila mezudunak jaurtitzen ditu ibaira. Irenek beldurra die trenei, eta senarra galdu duenetik, hauskor antzean dabil. Tolstoiren eskutik, hain zuzen, harreman bitxia sortuko da Irene eta Kronskyren artean, bien bakardadea eta zauriak leuntzen lagungarri izango dena.


Ficha técnica


Editorial: Alberdania

ISBN: 9788498680485

Idioma: Euskera

Número de páginas: 152

Encuadernación: Tapa blanda

Fecha de lanzamiento: 01/04/2009

Año de edición: 2009

Plaza de edición: Es
Número: 86
Alto: 21.0 cm
Ancho: 14.0 cm
Peso: 232.0 gr

Especificaciones del producto



Escrito por ARITZ GORROTXATEGI


Aritz Gorrotxategi Mujika (Donostia, Gipuzkoa, 1975eko martxoaren 31) euskal idazlea da. Zuzenbidean lizentziatua. Gidoigile (Goenkale, Balbemendi), zutabegile (Gaztetxulo, Egunkaria, Berria, Diario Vasco, Territorios gehigarria...), irakasle (EHU, Esperientzia Gelak, Sormen Tailerrak) eta itzultzaile jardun du. 2000. urtean Irun Hiria saria irabazi zuen, Kafkaren labankada eleberriarekin. 2001ean Gipuzkoako Foru Aldundiko literatur sorkuntza beka eskuratu zuen. Hiru urte geroago, erakunde berak antolatu sorkuntza literariorako Koldo Mitxelena beka lortu zuen. 2012an, Espainiako Kritikaren Saria euskarazko poesia alorrean Hariaz beste poema liburuagatik. Durangon eta Donostian 2008az geroztik antolatzen diren Pentsamenduaren Poesia jardunaldietako antolatzaile taldekoa da. Balea Zuria argitaletxearen (2017) sortzaileetako bat ere bada. Itzultzaile ere aritu da. Euskarara itzuli ditu: Itziar Minguezen Pura coincidencia. Kointzidentzia hutsa (2010, Point de Lunettes), Lev Tolstoiren Zer da artea? (2012, Meettok), J. M. Coetzeeren Jesusen haurtzaroa (2013, Meettok) eta Jesusen eskola-egunak (2017, Meettok), Philip K. Dicken Ordaina, Don DeLilloren Zero K (2016, Meettok) eta Julian Barnesen Istorio bakarra (2018, Meettok).
Descubre más sobre ARITZ GORROTXATEGI
Recibe novedades de ARITZ GORROTXATEGI directamente en tu email

Opiniones sobre AXOLA EZ DUENEAN


¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!

Los libros más vendidos esta semana