📗 Libro en euskera BITAKORA KAIERA

Erein Argitaletxea, S.A. - 9788491091530

Literatura en euskera Narrativa en euskera

Sinopsis de BITAKORA KAIERA

Berriro irakurri ditut orain liburu hau osatzen duten lau atalak. Iruditu zait bere hartan uzteko moduan daudela, zuzendu ditudan huskeria batzuk gorabehera. Aldatu dudana izenburua da. Kontuak garbitzen nuen pentsatua, baina testua berrirakurri ondoan ez zait egokia iruditu. Berez, kontu garbitze bat da liburua, bai, baina neure buruarekikoa. Eta izenburuak ez du hori iradokitzen. Kontuak garbitzen neure buruarekin edo horrelako ordezkoren bat ere pasatu zait burutik, baina luzeegia eta motelegia gertatuko litzateke. Azkenean Bikakora kaiera hautatu dut. Ez du zerikusirik Joseba Sarrionaindiaren poema gogoangarriaren giroarekin, baina uste dut bidaia baten berri ematen duela liburu honek ere. Bidaia horren aurretik idazleak eta itzultzaileak leziatzen nituen; orain, bidaiaren arian euskal idazle eta itzultzaile onek leziatu naute ni eta erakutsi didate zein den bidea euskaraz ongi idazteko. Jakituria berri horren oinarriak ematera nator. Honaino heldu den irakurleak ikusiko zuen hori dela liburu honen bigarren atal giltzarriaren muina, gero hirugarren eta laugarren ataletan ere erabiltzen dena. Eta gure autore eta itzultzaile onengandik ikastea eta jakituria horren berri ematea izango da hemendik aurrera nire jokabidearen argi gidaria. Ibon Sarasola

Ficha técnica


Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.

ISBN: 9788491091530

Idioma: Euskera

Título original:
Bitakora kaiera
Número de páginas: 160

Encuadernación: Tapa blanda

Fecha de lanzamiento: 18/11/2016

Año de edición: 2016

Plaza de edición: Es

Colección:
Saiopaperak-Literatura

Número: 19
Alto: 22.5 cm
Ancho: 14.0 cm
Grueso: 1.1 cm
Peso: 254.0 gr

Especificaciones del producto



Escrito por IBON SARASOLA ERRAZKIN


Ibon Sarasola Errazkin (Donostia, 1946) Ingeniaritza ikasketak egin zituen Donostian, eta Filosofia eta Letratakoak, Bartzelonan. Ba­tez ere, hizkuntzalaritza landu du, hiztegiaren alorra bereziki, baina, horrez gainera, lite­raturari buruzko lanak eta kritikak argitaratu ditu, eta literatura ere landu du; zenbait itzul­pen ere argitaratu du (Voltaireren Kandido eta Gideren Teseu, besteak beste). Euskaltzain osoa da 1988az geroztik. Euskaltzaindiko Hiztegi­gintza batzordeko burua eta Euskara Batuko batzordeko kide. Koldo Mitxelena hil zenez gero, Orotariko Euskal Hiztegiaren arduraduna da; aurten argitaratu du, bestalde, bere hiztegi lan nagusia: Euskal Hiztegia. Beste liburu batzuk: Poemagintza (1969); Euskal Literaturaren Historia (1971); Txillardegi eta Sai­zarbitoriaren nobelagintza (1975); Joan eta Ane zigarro bat erre­tzen (1977); Contribución al estudio de textos anti­guos vascos (1990).
Descubre más sobre IBON SARASOLA ERRAZKIN
Recibe novedades de IBON SARASOLA ERRAZKIN directamente en tu email

Opiniones sobre BITAKORA KAIERA


¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!

Los libros más vendidos esta semana