Euskal Herria. 1950-70. Gerra osteko giroa. Giza oldeen joan-etorriak herri txikietatik hirietara. Industria. Familia transmisioa. Mugimendu sozialen sorrera. Herria eta eliza. Bokazioen krisia. Kooperatibismoaren lehen pausoak. Gaztedi berria. Marx eta Sabino Arana. Indarkeria. Zine-forumak eta eskola sozialak. Sartre eta Unamuno. Alienazioa eta sorkuntza. Sator lana. Che Guevara eta Txillardegi. Gizona, lana, makina. Heroiak eta ereduak. Bizitzaren zentzua. Laguntasuna. Aberria. Heriotza. Carlos esaten zioten gizona ez da geldi egoteko jaioa. Egokitu zaizkion mundua eta gizartea aldatu nahiko ditu, eta nahi horrek era guztietako talde alternatiboak ezagutzeko aukera emango dio. Carlos esaten zioten gizona bere garaiko seme da, 1968ko matxino frantziarren korrelatu euskalduna.
Ficha técnica
Editorial: Alberdania
ISBN: 9788498680737
Idioma: Euskera
Número de páginas: 110
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 10/09/2009
Año de edición: 2009
Plaza de edición: Es
Colección:
Narrazioa
Narrazioa
Número: 90
Alto: 21.0 cm
Ancho: 15.0 cm
Peso: 164.0 gr
Especificaciones del producto
Escrito por Pedro Alberdi
Pedro (Peru) Alberdi (Eibar, Gipuzkoa, 1957 - ) euskal idazle eta irakaslea Bilboko Bilbo Zaharra euskaltegian. Eibarren jaio zen baina 17 urterekin Bilbora joan zen Ingenieritza ikastera. Ingenieritza ikasketak utzi zituen, euskarazko filologia ikasteko Deustuko unibertsitatean. 19 urterekin euskaltegian eskolak ematen hasi zen. Bere liburuak beti fikzio eta errealitatearen mugan kokatzen dira. 2007. urtean Unamuno saria irabazi egin zuen "Carlos esaten zioten gizona" eleberriarekin.