"Azken urtiotan asko aurreratu dogu Euskera Batuari esker: a) leku urriñetako euskaldunak batzerakuan, ez daukagu batak besteari aditzeko arazo haundirik; b) idazterakuan, edozein gairen inguruan dihardugula, geroz eta erosuago gabiz; c) asko ugarittu dira euskaldun barrixak; d) leku erdeldunetara, eta baitta atzerrira be, zabaldu da euskeria; e) Ipar Euskal Herrixa eta Hego Euskal Herrixa hurreratu egin dira: euskaldun guztiona egin dogu Euskera Batua; f) euskeria prestigixoko berbetia egin da: berbeta txikixa da, baiña "berbetia" da. Hori guztiori lortu dogu. Euskera Batuari esker, eta lortu doguna urre gorrixa letxe gorde bihar dogu. Baiña euskeria ez da bakarrik zuberotarrekin eta naparrekin erabiltzeko; euskeria ez da bakarrik gai jasuetaz eta kultura-mailla haundikuetaz jarduteko. Geure herrixan eta inguruetan erabiltzeko be bada, eta geure eguneroko kontutxuak esateko be bada. Eta horretarako, Euskera Batuaren aldian egokixagua da geure betiko berbetia. Beste alde batetik, "Euskera Batuaren" izenian oso euskera berezixa erabilli izan dogu juan dan aspaldixan, geure eguneroko berbetatik asko aldentzen zana. Hori dala-eta, geuria txarra zalakuan, gutariko askok ez deutsegu geure seme-alabei erakutsi. Orain hasi gara horren guztiorren ondorena ikusten: gazterixiak egitten daben euskeria ez da nahi bezain ona. Gaztiei eurei be pobria eta indar bakua begittantzen jakue, eta erderara jotzen dabe sarri. Lagunarterako berbeta bizixaguaren premiñia daukagu. Eta hauxe da kontua: berbetak erabiltzeko dirala, eta erabillixaz, gozatzeko eta eroso egoteko. Nahittanahiez aldaketa batzuk egin biharko dittugu hori helburuori lortzeko. Ibiltzeko bide luzia daukagu, baiña BADIHARDUGU!."
Ficha técnica
Editorial: Autor-editor
ISBN: 9788460744795
Idioma: Euskera
Número de páginas: 180
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 29/05/2002
Año de edición: 2002
Plaza de edición: Eibar
Especificaciones del producto
Escrito por KOLDO ZUAZO
Eibar, Gipuzkoa, 1956 hizkuntzalaria, EHUko irakaslea (Dialektologia eta euskararen soziolinguistika). Azpimarratzekoa da euskalkien inguruan egindako lan itzela. Horren emaitza da gaur egungo euskalkien sailkapena eta mapa (1998), Louis Lucien Bonaparte (1863) ondoren lehen errebisio handia izan dena. Bere euskalkiei buruzko ikerketak, modu grafikoan, mapa koloretsu batean islatu zituen 1999. urtean. Andoni Elordui laguntzailearen izena agertzen da Koldo Zuazoren euskalkien mapa bezala ezagutzen den horretan. Beste askoren artean liburu hauek argitaratu ditu: Euskararen batasuna. (Euskaltzaindia, 1988). Arabarrak Euskararen Herrian. (Arabera, 1999). Euskararen sendabelarrak. (Alberdania, 2000.) Euskara batua: ezina ekinez egina. (Elkar, 2005.) Deba ibarreko euskara. Dialektologia eta Tokiko batua.( Badihardugu, 2006). Euskalkiak. Euskararen dialektoak. (Elkar, 2008) .eta El euskera y sus dialectos (Alberdania, 2010)