📗 Libro en euskera EGUN GORRIETAN. SIGI-SAGAKO GOGOETAK

Sigi-sagako gogoetak

Alberdania - 9788498686692

Historia y crítica de la Literatura Estudios e historiografía

Sinopsis de EGUN GORRIETAN. SIGI-SAGAKO GOGOETAK

Gogoetagileak ibilian bezala hitz egiten digu orrialdeotan. Saiakeraren urrezko arauak onetsita, pentsamendu kritikoa lemazain, zorroztasunez eta gertutasunez. Ibilian bezala beti, baina sekula ez flâneur axolagabearen moduan. Gizartean mugitzen diren indar ageriko zein isilpekoagoen arteko dialektikari etengabe erreparatuz, etengabeko solasaldi horren zergatiak eta eraginak ulertu, azaldu eta barneratzea helburu. Eta –zergatik ez?– aldatu beharrekoak aldatzen laguntzeko, gure garaietan –eta historian zehar– noiznahi eta nonahi nagusi dabiltzan zentzugabekeria, bidegabekeria, sasiargudiatzea agerian jarriz. Hogeita bost pieza dotoretan eskatzen digu Elena Martinez Rubiok mundu-ikuskera baten berri zehatza, egin dituen bidaien harira eta bere zaletasunez zipriztinduta, askotariko gaietan zehar: historia, politika, literatura, antropologia, hizkuntzak, filosofia, zientzia… Hortik «sigi-sagako gogoetak», alor eta bide desberdinetan zehar egindako hausnarketak baitira, literatur saiakeraren erregistroan emanak, bai estiloz, bai gaiaren beraren trataerari dagokionez ere. Publio Terenzio zaharrak erakutsitako bidetik, giza kondizioari dagokion ezer ez zaio saiogileari arrotz. Ezta irakurlearen gozamena ere.

Ficha técnica


Editorial: Alberdania

ISBN: 9788498686692

Idioma: Euskera

Número de páginas: 142
Tiempo de lectura:
3h 18m

Encuadernación: Tapa dura

Fecha de lanzamiento: 17/06/2021

Año de edición: 2021

Plaza de edición: Es
Colección:
Saiakera
Número: 67
Alto: 20.5 cm
Ancho: 14.0 cm
Grueso: 1.2 cm
Peso: 250.0 gr

Especificaciones del producto



Escrito por Elena Martínez Rubio


ELENA MARTINEZ RUBIO Bilbon jaio zen 1957an, baina Parisen eman zituen lehen urteak. Unibertsitate arteko ikasketak alemanez egin zituen Bilbon, Alemaniakoa du batxilergoa, eta han egin zuen Filosofia eta Soziologiako lehen zikloa ere. Lizentziatura, Bartzelonako Autonomoan, katalanez. Doktoretza tesia, Javier Sadabarekin, Hannah Arendti buruz egin zuen, Espainiako Estatuan lehena. EUTGn Euskal Filologia ikasi zuen. Berlingo Unibertsitatean euskara irakatsi du urtebetez, eta Literatura ikasi zuen bi urtez. Lau urtez Filosofia-eskolak eman ditu euskaraz EHUn. Beste urtebete Frankfurten eman du euskara irakasten, bertako Kaukasologia sailean. Saiakera hauek argitaratu ditu, besteak beste: Un pensamiento a la intemperie (Hannah Arendti buruz) (1999), Bidaia filosofikoak (2015), Jactaos vosotros (2015). Poesia ere argitaratu du: Viv amos a la vuelta de la esquina (Pasaia Hiriko lehen saria, 2010). Hiztegigintzan ere aritu da: Euskara-Alemana/Deutsch-Baskisch Hiztegia (2006 eta 2011).
Descubre más sobre Elena Martínez Rubio
Recibe novedades de Elena Martínez Rubio directamente en tu email

Opiniones sobre EGUN GORRIETAN. SIGI-SAGAKO GOGOETAK


¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!

Los libros más vendidos esta semana