Gazteak dira eleberri honetan protagonista positiboak. Bi ezaugarri biltzen dituzte bere alde: gazte izatea eta artean bizitzeko geratzen zaien bide luzea. Ilusioa eta esperantza. Baita alaitasuna ere. Eta hori guztia, beraientzat, baita Gisèle Sergier-rentzat ere, abortatu beharraren pasadizoak une miserable, maltzur eta hipokrita asko ikustera kondenatutako neskarentzat, beraientzat diot, egunero hasten dira bizitzak eta aukera berriak. Marmarrean isildu gabe ari den gizagaixoak -hitz egiten ari den bitartean gutxienez bizirik diharduelako ustean, seguru asko- aldarte umoretsu eta alaia erabili arren, bere jardunaz bestaldera gelditzen zaion mundua melankolia igurtzi batez kutsatzen du maiz: bizitzak egunero gauza jakinak dakarzkio. Bigarren protagonista berritsu horren marmarrean ironiak hartzen du gaina eleberrian: aldi berean da narratzailea behatzaile eta kontalari, aldi berean da zelatari eta murmuratzaile. Horra hor artista modernoaren eredua. Horra hor azken hogeita hamar urte pasatxotan irakurleriari huts egin ez dion eleberri ederra.
Ficha técnica
Editorial: Erein
ISBN: 9788475689142
Idioma: Euskera
Número de páginas: 168
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 31/12/2000
Año de edición: 2000
Plaza de edición: Es
Número: 25
Peso: 224.0 gr
Especificaciones del producto
Escrito por Ramón Saizarbitoria
Ramon Saizarbitoria Zabaleta (Donostia, 1944ko apirilaren 21a) euskal idazlea da, euskal literatura modernoaren aintzidaritzat jotzen dena, 64ko belaunaldia deitutakoaren baitan. Batik bat eleberriak landu ditu, baina saiakera eta poesia generoetan ere aritu da. Egunero hasten delako eleberriarekin abiarazi zuen bere ibilbide literarioa 1969. urtean, eta geroztik ia etengabe jardun du literaturan. Lanbidez soziologoa, SIIS ikerketa-zentroko zuzendaria ere izan da, eta gizarte zerbitzuen arloko ikerketa eta txosten ugari burutu eta zuzendu ditu.