Daniel Hernández Chambers Tenerifeko Santa Cruz hirian jaio zen, familia hispano-britainiar batean. Alacanteko tren-zerbitzuan egiten du lan, eta berrogeita hamar lan baino gehiago argitaratu ditu idazle gisa. 2012an, Leer es Virgo saria jaso zuen Un fragmento de noche en un frasco eleberriarengatik, eta ondoren etorri ziren: Ala Delta saria, 2016an, El secreto de Enola lanarengatik; Alandar saria, 2017an, Miralejos lanarengatik; Vila d'Ibi, 2018an, La chica que coleccionaba sellos y el chico que esperaba un tren lanarengatik; Algar, 2019an, Un sombrero anda suelto lanarengatik; Azagal, 2022an, eta Hache, 2023an, azken sari bi horiek Departamentos de Asuntos Mágicos lanarengatik.