📗 Libro en euskera EROS(KI). MERKATUAREN EROTIZAZIOA, EROTISMOAREN MERKANTILIZAZIOA

MITXELKO URANGA

PAMIELA - 9788476818220

Literatura en euskera Narrativa en euskera

Sinopsis de EROS(KI). MERKATUAREN EROTIZAZIOA, EROTISMOAREN MERKANTILIZAZIOA

Mitxelko Urangaren entsegu-lan honek erotismoaren merkantilizazioa eta merkatuaren erotizazioa jorratzen ditu, biak uztartuz prozesu orokor baten bi alde banaezinak direlakoan. Lanak pentsarazten digu gure garai honetako kapitalismoari dagokiola halako lege nagusi bat, sedukzioarena nonbait, eta lege hura, aipatu barik ere, zertan den azaltzeko bidea jorratzen laguntzen digu. Merkatuak Erosaren potentzia barneratu duen eran, badirudi sexua eta erotismoa, oro har, merkatuaren gai kutuna bihurtu direla. Nonbait, ez dakigu bizitzen sexua eta erotismoa salerosketatik kanpo, kontsumoaren logikatik kanpo. Eta gertaera horietan denetan, lanak boterearen konfigurazio zahar eta berrien zantzuak ikusten laguntzen digu. Bai gizarteari, bai norberari, merkantilizazioa ezarri erronkak, esate baterako zoriontasun eta osotasun lortezinak baina aldi berean ezinbestekoak, begi bistan jartzen saiatu da egilea, baita norainoko eragina izan duten argitzen ere. Eta halaxe, galdera asko iradoki eta irekita uzten dizkigu saioak, gure iritziz ez hutsalena honakoa: zeinek kolonizatu du zein, erotismoak merkatua ala merkatuak erotismoa? Ongi jakin arren merkatuak aspaldi kolonizatu zuela gure bizi-mundua. Epaimahaia.

Ficha técnica


Editorial: Pamiela

ISBN: 9788476818220

Idioma: Euskera

Número de páginas: 128

Encuadernación: Tapa blanda

Fecha de lanzamiento: 01/04/2012

Año de edición: 2012

Plaza de edición: Pamplona/iruña
Número: 26
Alto: 19.0 cm
Ancho: 13.0 cm
Peso: 168.0 gr

Especificaciones del producto



Opiniones sobre EROS(KI). MERKATUAREN EROTIZAZIOA, EROTISMOAREN MERKANTILIZAZIOA


¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!

Los libros más vendidos esta semana