📗 Libro en euskera ERRATEKO NITUENAK (CUZCOKO KRONIKA)

Cuzcoko kronika

Erein Argitaletxea, S.A. - 9788497468954

Literatura en euskera Narrativa en euskera

Sinopsis de ERRATEKO NITUENAK (CUZCOKO KRONIKA)

Pello Salaburuk 2012ko udazkenean lan bidaia bat egin behar izan zuen Cuzcora. Hala aitortzen du berak liburuaren sarreran: “Nola bakarrik ibiltzen nintzen maiz kara hango karriken artean, Cuzcora egin nuen bidaiaren artekek hainbertze oroitzapen ekarri zizkidaten gogora, nire bizitza lanbrotuan zehar zinez edo ustez gertatuak, eta horiek guziak mantso-mantso paper mutur batean paratzen hasi nintzen”. Alderdi horretatik Errateko nituenak bada bidaia baten kronika eta bestetik oroitzapen liburu bat ere. Hango eta hemengo gauzei buruz autoreak daukan iritzien azalpena ere bada. Aho bizarrik gabe mintzo da gure egoeraz eta bizitzaz. Eta, batzuetan, “hango” kontuez ari dela, kitxua hizkuntzaz adibidez, susmoa sartzen zaio irakurleari ez ote den, zehar bidez bada ere, hemengo kontuez ere ari eta alderantziz. “Paperak bete ahala, hango historiak, eta hemengoak, nire bizitzan aspaldi gertatuak eta oraingoak –denak batera etortzen baitziren uholdean, bereizketarik gabe–, ahal nuen moduan josten saiatu nintzen, tarrapataka batzuetan, atzendu baino lehenago, baina, egia erran behar baldin badut, azkenean ongi ez nekien eskribitzen ari nintzen hura bidaiaren oroitzapena zen, edo eskuek, horretako baimenik izan gabe, irristan ekoizten zuten ezin baratuzko jarioa”. Baina beste gauza bat ere bada Errateko nituenak: iritziaren eta kronikaren fikzioaren eta errealitatearen nahasketa erakargarri bat, prosa bikain batean garatua. Ekialdeko euskalkietatik euskara batuari ekarri sendoa egiteko saio eredugarria.

Ficha técnica


Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.

ISBN: 9788497468954

Idioma: Euskera

Título original:
Errateko nituenak
Número de páginas: 280

Encuadernación: Tapa blanda

Fecha de lanzamiento: 25/03/2014

Año de edición: 2014

Plaza de edición: Es

Colección:
Bakanak

Número: 15
Alto: 24.0 cm
Ancho: 16.0 cm
Grueso: 1.8 cm
Peso: 509.0 gr

Especificaciones del producto



Escrito por PELLO SALABURU


PELLO SALABURU (Arizkun, 1951). Hizkuntzalaritza ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitatean, EHUn eta EEBBetako hainbat unibertsitatetan. Hamabi bat liburu idatzi ditu bakarrik edo elkarlanean. Baztango euskalkiaz (1981); Ikaslearen esku gramatika (1981); Hizkuntzaren soinu egitura (1984); Arau fonologikoak (1984). Horiez gain, XX.mendearen argi-itzalak (2001) saiakera ere argitaratu du. Euskal Herriko Unibertsitateko errektore ohia; Euskaltzain oso da 1985az gero; eta Euskaltzaindiko Euskara BAtuko Batzoredearen burua gaur egun.
Descubre más sobre PELLO SALABURU
Recibe novedades de PELLO SALABURU directamente en tu email

Opiniones sobre ERRATEKO NITUENAK (CUZCOKO KRONIKA)


¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!

Los libros más vendidos esta semana