Sinopsis de ETXEKO LEIHOAK UNIBERTSORA - UTOPIAK PENTSATZEKO MARKO BAT
Azken aldian maiz entzun dugu utopia berriak behar ditugula, munduaren akabera irudikatzen duten distopiak erraz eraikitzen ditugula eta ez garela kapaz alternatibak pentsatzeko. Hala ekin diote hainbat mugimendu askatzaile, iraultzaile eta bestetzailek utopiak imajinatzeko ariketak egiteari, maiz helmuga desiragarri bihurtuta, are karga politiko-estetikoa alboratuz. Bada hor arrisku bat: utopia bihur baitaiteke norma unibertsalizatzailea ere. Halakoa izan da utopia modernoa: gizarte perfektua, noranahikoa, razionala, desiragarria. Baina izan daiteke munstrokara ere, komunitate-herri-kultura batean ardaztua eta ber denboran unibertsala, kontraesanak eta tentsioak dituena, problema guztiei soluzioa eman ezin diona eta, aldi berean, desiragarria erlatiboki. Utopia izan daitekeen beste horri erreparatzen dio liburuxka honek, Alba Garmendiaren estilo xaxatzaile bezain iradokitzailean. Iratzar fundazioak eta Txalapartak elkarlanean argitaratzen duten Iparrorratza bildumaren 11. alea da hau.
Ficha técnica
Editorial: Txalaparta
ISBN: 9788410246690
Idioma: Euskera
Número de páginas: 120
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 22/10/2025
Año de edición: 2025
Plaza de edición: España
Alto: 19.0 cm
Ancho: 12.0 cm
Especificaciones del producto
Opiniones sobre ETXEKO LEIHOAK UNIBERTSORA - UTOPIAK PENTSATZEKO MARKO BAT
¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!