Mikel Etxaburu Osak Saturrarango kartzelan giltzapean izan ziren
emakumeak oroitu eta aldarrikatu nahi izan ditu Manttalingo alaba bere
poesia lan berrian.
Soiltasun argiz idatzia, poemaz poema dakartza itsas ertzeko ziegetan
barreiatutako emakumeek jasandakoak. Gaur egunera etorrita, oroimenaren
aldarria ez da debalde, hari ikusezin batez lotzen du irakurlea.
Lan honekin irabazi du Mikel Etxaburuk «Ernestina de Champourcin»
Poesia Sari nabarmena, Arabako Diputazioak emana.