Euskararen egoerari eta geroari erreparatzen diogunok datu kontraesankorrak jasotzen ditugu: alde batetik, inoiz baino handiagoa da euskaldunen kopurua, alfabetatze-maila, kultur produkzioa edo hizkuntzaren modernizazioa; bestetik, baina, gero eta handiagoa da ezagutzaren eta erabileraren arteko aldea, hiztunen kalitatea erdipurdikoa da sarritan eta atxikimendua ere hala moduzkoa. Aurrera goaz ala atzera goaz?
Bidegurutze batean ikusten du Kike Amonarrizek euskara gaur, eta, gure erabakien eta jokabideen arabera, egiazko normalizaziora edo gaelikoaren gisako biziraupen sinbolikora bidean abia litekeela urte gutxitan. Pasioz, umorez eta datuz betetako saiakera honetan, hainbat puntu aztertzen dira: euskararen lekua munduko hizkuntzen artean, zertan aldatu den gure hizkuntza-komunitatea, erabileraren inguruko gorabeherak, Euskaraldiko esperientziak, landu beharreko estrategiak eta diskurtsoak, globalizazioa, giro politiko berriaren ondorioak, hizkuntzaren kalitatea, tokiko hizkerak eta gazte-hizkerak…Irakurketa parte-hartzailea proposatzen dio egileak irakurleari, liburuak dioena bere esperientziarekin eta iritziekin kontrasta dezan, eta horrekin batera euskararen aldeko aktibaziora motibatu eta bultzatu.
Ficha técnica
Editorial: Elkar
ISBN: 9788490279786
Idioma: Euskera
Número de páginas: 364
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 04/11/2019
Año de edición: 2019
Plaza de edición: Donostia - San Sebastian
Colección:
Eztabaida
Eztabaida
Número: 39
Alto: 21.0 cm
Ancho: 14.0 cm
Grueso: 2.2 cm
Peso: 470.0 gr
Especificaciones del producto
Opiniones sobre EUSKARAREN BIDEGURUTZETIK
¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!