Ez da dudarik euskarak aurrera egin duela azkeneko hamarkada hauetan. Eta aurrera egin du, batez ere, belaunaldi oso batek bere indar guztiak isuri dituelako ahalegin horretan. Baina aurrera egite horrek kostu handiak izan ditu hizkuntzarentzat: gero eta euskara kaxkarragoa entzuten da. Garai hartan pentsatzen ez ziren ondorioak izan ditu etxe barnean ere: gure harremanetan, administrazioko langileetan, ikasleen artean, gizartean, sinboloek orakatzen dute anitzetan lortu nahi dena. Gainera, garai hartako militantismoa galdu da, gaurko gazteek beste modu batera ikusten dute hizkuntzaren kontua, eta horrek eragin handia izan dezake euskararen garapenean hurrengo urteetan. Ez dakigu honen eragina norainokoa izan daitekeen. Bestetik, euskaldun euskaltzaleak aparteko mundu bat osatzen dugu, atzerritarrak gara gure gizarte ofizialean. Hobeki honetaz guztiaz etxe barruan mintzatzen hastea. Eta honetaz guztiaz dihardu Pello Salaburuk gutun moduko liburu honetan. Gazte bati egiten dio gutuna, baina gutun irekia da: gazteek ez ezik autorearen adin direnek ere inoren posta sekretua urratzeko lotsarik gabe irakurtzeko egina da, ekialdeko euskalkietatik euskara batura hurbiltzeko hitz lau eredugarria dakarrelarik, ez teorian praktikan baizik.
Ficha técnica
Editorial: Alberdania
ISBN: 9788495589538
Idioma: Euskera
Número de páginas: 208
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 19/11/2002
Año de edición: 2002
Plaza de edición: Es
Número: 22
Alto: 21.0 cm
Ancho: 15.0 cm
Peso: 250.0 gr
Especificaciones del producto
Escrito por PELLO SALABURU
PELLO SALABURU (Arizkun, 1951). Hizkuntzalaritza ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitatean, EHUn eta EEBBetako hainbat unibertsitatetan. Hamabi bat liburu idatzi ditu bakarrik edo elkarlanean. Baztango euskalkiaz (1981); Ikaslearen esku gramatika (1981); Hizkuntzaren soinu egitura (1984); Arau fonologikoak (1984). Horiez gain, XX.mendearen argi-itzalak (2001) saiakera ere argitaratu du. Euskal Herriko Unibertsitateko errektore ohia; Euskaltzain oso da 1985az gero; eta Euskaltzaindiko Euskara BAtuko Batzoredearen burua gaur egun.