Gure etxeko atearen aurrean igarotzen ditugu unerik goxoenak eta ederrenak. Hantxe eserita egiten ditugu azkenaldian oporretako gure bidaiak ere, bertatik mugitu ere egin gabe. Aurten uste ge- nuen norabait ateratzeko aukerarik izango genuela bi urteko etenaren ondoren, baina oraingoz nahiko lan. Ikusiko dugu.