—Gezurrak, gezurrak, gezurrak! Ikasgelan gezurretan, etxean gezurretan, nonahi eta beti gezurretan! –dio aitak. —Zuk ez al dakizu gezur esatea oso gauza itsusia dela? –dio amak– , ez dago gezurteroa baino txarragorik! —Gezurrik ez duzula berriz esango agintzen al diguzu? —Agintzen dizuet. Inoiz ez dut berriz gezurrik esango! Zartaginetik ihes egin duen oilaskoa bezala sentitzen da mutikoa.