Atef Abu Saif Gazan jaio zen, baina 2019an, Palestinako Aginte Nazionalak Kultura ministro izendatu zuenean, Zisjordaniara aldatu zen. 2023ko urriaren 7an, baina, atzera berriz Gazan zegoen. Bere karguarekin lotutako hainbat konpromiso zituen, eta pentsatu zuen konpromiso haiek eta senideak bisitatzea uztargarriak izan zitezkeela. Horregatik berekin eraman zuen Yasser, hamabost urteko semea. Egun hartan, infernuko ateak parez pare ireki ziren Gazan. Israelgo armadaren inbasioaren lehenengo momentutik kale gorrian, aita-semeak hara eta hona ibili behar izan zuten iheska, gainerako gazatarrek bezala, aterpe bila baino gehiago -Gazan aterperik ez dago-eta- herioari iskin egiten. Horrela, 85 egun, harik eta handik nola edo hala atera ahal izan zuten arte. Egun haietan, ikusitakoari eta oroz gain bizitakoari buruzko kronikak idatzi eta Gazatik mundura bidali zituen Abu Saifek, ahal bezala, adibidez, sakelakoaren mezu laburren bitartez. Gertatuaren lekukotasun aparta ematen duten kronika horiek, biltuta, GAZAKO EGUNEROKOA osatzen dute. Gazakoa sarraski telebisatua da, bai, baina lan honek berriz ere agerian uzten du ez dela guztiz egia irudi batek hamaika hitzek baino gehiago balio duenik.
Ficha técnica
Traductor: Maialen Berasategi, Irene Arrarats
Editorial: Elkar
ISBN: 9788413604626
Idioma: Castellano
Número de páginas: 328
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 23/09/2024
Año de edición: 2024
Plaza de edición: Es
Colección:
Aleka
Aleka
Número: 15
Alto: 21.0 cm
Ancho: 14.0 cm
Especificaciones del producto
Opiniones sobre GAZAKO EGUNEROKOA
¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!