Rafah, Gazako Zerrendaren hego-hegoan kokatutako hiria, toki errukarria da. Bukatu gabeko hormigoizko eraikinak batetik, zaborrez jositako kalezuloak bestetik. Karrika estuak, ume txikiz eta lanik gabeko gizonez lepo. Bulldozerrek txiki-txiki eginda utzi dituzte Rafahko toki asko, Egiptoko mugan. Gaur eta beti, Rafah hiri nabarmena da gatazkarik sutsuenetako baten erdian.
Artxiboen zokorik sakonenean, 1956ko gertakari odoltsu bat dago kukututa: soldadu israeldarrek 111 palestinar akabatu zituzten tiroz. Hilketaz jositako historia luze bateko oin-oharra dirudien arren, Rafahko egun hark –odol hotzean burututako masakrea ala akats izugarria– agerian uzten ditu konponbiderik gabeko gerra baten atzean dauden errealitate ugariak. Gertatutakoaren muinera iritsi nahian, Joe Sacco erabat murgiltzen da Rafahko eta handik gertu dagoen Khan Yunisko eguneroko bizitzan, Gazaren iragana eta oraina biluzteraino. Gazako oin-oharrak obrak berrogeita hamar urteko denbora-tartea hartzen du, bizi-bizi mugitzen da gerra batetik bestera, eta iheslarien, eskola-umeen, alargunen zein xekeen ahotsak biltzen ditu: finean, tragedia baten esentzia jasotzen du.
Palestina (Astiberri, 2023) eta Gerra Gazan (Astiberri, 2024) liburuetan bezala, Saccoren kazetaritza bisual bereziak xehetasun zoragarri eta zehatzez islatu du hango paisaia konplexua. Gazako oin-oharrak Saccoren orain arteko obrarik anbiziotsuena da, eta egileak, gure garaiko gatazka izugarri batetik abiatuta, esperientzia intimo eta gertukoa eskaintzen digu.
Ficha técnica
Traductor: Julen Gabiria
Editorial: Astiberri
ISBN: 9788410332836
Idioma: Euskera
Número de páginas: 432
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 20/11/2025
Año de edición: 2025
Plaza de edición: Bilbao
Alto: 23.6 cm
Ancho: 16.8 cm
Especificaciones del producto
Escrito por Joe Sacco
Autor y periodista conocido por sus reputadas novelas gráficas: Palestina y Gorazde. Ambas obras le han proporcionado el aplauso del público y crítica por igual, siendo galardonado por su maestría a la hora de plasmar hechos reales en las páginas de sus cómics.