Sinopsis de GEROA GUREA DA: IBARRETXE LEHENDAKARIAREN MEMORIA POLITIKOAK (CD BATEKIN)
Hamar urtez egon zen Ibarretxe Lehendakaria Euskadiko ardura politiko gorena bere gain zuela (1999-2009), eta urte horietan bere hitza herritarrengana iritsi zenean, sarri iritsi zen baldintzaturik, interpretaturik, iruzkindurik, oharrez horniturik eta baita manipulaturik ere inoiz. Hori hala gertatu izana aipagarria da gaur, hamarraldi garrantzitsu honetan gertatu diren gorabehera politikoen argitan batez ere.
Koldo Ordozgoiti kazetariak bertatik bizi izan ditu aldi horretako gorabeherak, Ibarretxe Lehendakariaren gobernu taldean integraturik, hainbat ardura zituela. Lehen mailako lekukoa izan da, beraz, Euskadiko eta Espainiako historian garai dinamikoenetako bat suertatu den honetan, eta horregatik da bera pertsona egokia Geroa gurea da bezalako liburu bat egiteko. Bertan, lehen pertsonan ematen du Ibarretxe Lehendakariak bere gobernu aldiari buruzko ikuspegia, jakina, baina ez hori bakarrik; eta agian, beste ezeren gainetik egiten duena da Euskadiri opa dion eta igartzen dion geroari buruzko azalpena eman.
Zehaztasunik handienaz eta kazetariaren narratibitatea erabilita, Ordozgoitik aberastu eta ilustratu egiten du kontakizuna balio historiko handiko agiriz, era horretan, irakurleak une oro kontrasta dezake garai hori mugarritzen duten akordioen, arauen eta dokumentuen hitza eta espiritua kontakizunaren haria inoiz galdu gabe.
Liburua bururatzeko, bere eskuz idatzi du Ibarretxe Lehendakariak epilogo bat "Erabakitzeko eskubidea, konponbiderako giltza" izenburupean, eta bertan laburbildu ditu Euskadiren etorkizunerako bere proposamenak eta haien gakoak.
Ficha técnica
Editorial: Alberdania
ISBN: 9788498682199
Idioma: Euskera
Número de páginas: 300
Tiempo de lectura:
7h 7m
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 28/10/2010
Año de edición: 2010
Plaza de edición: Es
Número: 49
Alto: 24.0 cm
Ancho: 17.0 cm
Peso: 650.0 gr
Especificaciones del producto
Escrito por KOLDO ORDOZGOITI
KOLDO ORDOIZGOITI JUANENEA (Errenteria, 1959). Licenciado en Ciencias de la Información por la Universidad Autónoma de Barcelona. Desde 1982 ha ejercitado el periodismo en diferentes medios de comunicación (Herri Irratia -Radio Popular, Euskal Telebista), y ha sido responsable de comunicación política e institucional en diferentes ámbitos políticos y empresariales. Desde 1996 hasta mayo de 2009 fue director de comunicación del Departamento de Cultura del Gobierno. Vasco, labor que compatibilizó desde 2004 con la responsabilidad de adjunto a la consejera portavoz del Gobierno Vasco. En la actualidad es asesor independiente de comunicación.